 |
I. ETXEBERRI DOTOR THEOLOGARI
Elizara erabiltzeko, egin duen liburu hunen gañean, laudriozko koplak
Alexandreren, Homero
Baño hobeagoa,
Etxeberri darokuzu
Egin liburutxoa.
Hark irakatzten zituen
Gerlataka arteak,
Bañan hunek arimaren
Salbatzeko legeak.
Mazedoniar hark hura
Zerabillan berekin,
Gauaz ere irakurtzen
Ohean argiarekin.
Bañan guk hau gehiago
Dugu erabilltzeko,
Eta gauaz eta egunaz
Bethi irakurtzeko.
Zeren hanbatenaz xitzen
Duen Homerorena,
Zenbatenaz salbatzeko
Arteak gerlarena.
Ioan Claveria aphezak
HARK BERAK HARI BERARI BERZE LAUDORIOZKO KOPLAK
Burlatzen naiz Garibaiez
Bai halaber Etxabez,
Zenak mintzatu baitire
Erdaraz eskaldunez.
Ezen zirenaz gerostik,
Eskaldunak hek biak,
Eskaraz behar zituzten
Egin bere historiak.
Ezkaraz egin ditutzu
Etxeberri zere obrak,
Ohoratu nahiz zeure
Ahalaz herritarrak.
Zer errefau eder baita
Hitzkuntza arrotzetan,
Hura aditzera ematen
Daroezu beretan.
Esker bada eta aithor
Duzula berezia
Zeren ohoratu duzun
Herritaren mihia.
I. ETXEBERRI DOTOR THEOLOGIARI
Orenetako salmu bazuen parafrasa
egiñ duenaren ganean,
bere adiskideak laudoriozko koplak
Munduz mundu zebillana
Dabid maniura iotzen,
Hitzkuntzetara salmuak
Zituela itzultzen.
Zuk geldiarazi duzu
Orain gere herrian,
Ederki kanta detzala
Aldiz gere mihian.
Arrazoñ zen egiñ zetzan,
Zergatik Kantabria,
Deitzen baita Pirenea
Gere bazter herria.
Berant eragiñarazi
Arren ezta antsia
Kanta ederra zeren baita
Bethi ungi ethorria.
Laudorio bada bihur
Dakizula zuzena,
Kantarazitzaille zeren
Zu baitzare lehena.
Tristand de Aphezte aphezak
HARK BERAK, HARI BERARI, BERZE LAUDORIOZKO KOPLAK,
SUBIEKT BERAREN GAÑEAN
O Dabiten kanta ederren
Banarazitzaillea,
Zuri zordun zaitzu eskaldun
Kopla maitatzaillea.
Tentazioneak urrun
Diotzotzu khasatzen,
Eta bihotz tristeziaz
Bethea konsolatzen.
Ariñara zitzen ere
Diotzotzu nekeak,
Ahairera dadutzala
Beharriak erneak.
Hala Saulenak zituen
Dabid berak egiten,
Maniureaz zioela
Aitziñean kantatzen
Laudorio bada handi
Duzula eskaldunez,
Laphurtarrez, bizkaitarrez
Baita nafar Iruñez.
|
 |