www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XLI.
Arbola xederratzeaz

 

        AITAK: Oihan gaztearen ongi xederratzetik keldu da oihan hartako ona edo gaitza. Ongi egiten baduzu, ongi ethorriko zaitzu; gaizki egiten baduzu, izanen du ezin-sendatuzko gaitza.

        SEMEAK: Atzartasun handia zor zayo beraz, eta nausiak berak han behar du izan xederratzetan, lanari idukitzekotzat begia.

        AITAK: Ez-da dudarik batere. Holako orduetan ez-da langilea bakharrik uzteko.

        Xederratzeak egiten dira izerdia geldi dagoenean, erran-nahi baita negu haste edo akhabantzetan.

        Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino ere izerdia geldialdian izaten da, bainan ez-da zuhurtzia oihana halako mugan ukitzea behar-ordu handirik gabe.

        Negu akhabantza da xederratzeko tenorerik hobeena, zeren zauriak orduan estaltzen baitira lasterrenik.

        Zur ederrak eragitekotzat oihan gaztean, arbolen xederratzea premia da. Ez-da ordean nola-nahika egiteko lan bat. Neurriz eta ongi begiratuz hari behar da. Adar sobera uztea hobe da, ezenetz gutiegi.

        Goregi xederratuz, izerdia beheiti jauts laiteke eta arbolak gibelerat egin lezake, aintzinatu behar bidean; premia zayoen adaburua bildu arteo ez-lezake aintzinerat egin berriz.

        Lur onetan, arbolak adar gehiago darama idorretan baino; zuhurki xederra zazu, nahi ez-baduzu urthaldi bat edo bertze gibelatu.

        Adar lodien ebakitzea, zuraren ustelaraztea da. Oihan arthatuetan ez-da holakorik gerthatzen. Aski da ez-uztea sobera loditzera.

        SEMEAK: Bainan gertha naiteke bi beldurren artean; beldur sobera khentzeaz, eta beldur dudako adarra sobera lodi dadien.

        AITAK: Halako estantetan egiten da arbola sagarde heldu denean bezala. Urkhila hausten da, bi adarretarik txarrena moztuz goradanik, erditsutik bezala, eta ondoko urthean arrasetik. Herabe bazare adar baten moztera beldurrez arbolari damu dakioen, ebakitzen duzu behin erditsutik eta geroago arrasetik. Erditarik mozten den adarra ez-da hiltzen, ez loditzen ere.

        Urkhila hautsi nahi duzunean, mendebal aldeko adarra utz zozu nihondik ahal bada, zeren bertze alderdia errexkiago sendatzen baita.

        SEMEAK: Horietan orotan ez-dut ikhusten nola behar naizen lothu oihan xederratzeari.

        AITAK: Urthe oroz adar aphalenak ebaki zatzu ondotik, azala dainatu gabe, eta kapeta hazkar utziz.

        Arbola batek bere goratasunaren erdia nahi du zuretan eta bertze erdia adaburutan.

        Arbola adar bat ebakitzeko denean, lehenbiziko haizkora ukhaldiak eman behar dira azpitik eta ez-gainetik; bertzela eginez, adarrak eraman dezake zathia zuretik, eta hala geldi laiteke bethiko dainua.

        Adarra moztean, uzten da erhi trebes bateko muthurra eta ez gehiago. Muthur luzeagoa ustel laiteke han berean, gerorat zilho bat egin laiteke, eta azkenekotz handik gal laite zuraren bihotza.

        Azalak estaltzen du muthur motza; luzea ez.

        Izaya, pino edo lerra eta arraxina dakharketen zuhamuak, dira bakharrik muthur luzeekin uzten direnak zenbait tokitan.

        Adar lodien artean ethortzen dira askotan bertze adar mehe, malet, ilhaun batzuek. Halakoek alferretan iresten dute arbola. Khendu behar dira guziak neguan edo orobat uztail eta aboztu artean.

        Erran izan dut arbolak erdia zuretan, erdia adaburutan goan behar duela. Neurri hortan den arbolan gertha daiteke orobat adarrak usuegi direla, eta holetan adaburu dorpheegia. Orduan arteetarik zenbait adar khentzen da.

        Badira arbolak adarretara sobera ematen dutenak, ondoa meharregi gelditzen delarik. Hekiei etzayoete azpiko adarrik behin moztu behar; erditarik laburtu behar dira, zeren erditarik moztua den adarra harritzen baita, ez-baita loditzen eta zurak hartzen baitu orduan arbolaren urtheko indarretik gehiago.

        SEMEAK: Aixtian ere aiphatu duzu solas bera; bainan ez-da ene baithan sartzen nola daitekeen hori... Handia zait!

        AITAK: Handia balinbazaitzu-ere, ez-da gutiago egia.

        Ez-othe duzu aditu, aziendek jaten dituztenean xara gazteetako abar mokoak, xarari damutzen zayoela hainitz?

        SEMEAK: Bai aditu dut hori.

        AITAK: Hola-hola gerthatzen da arbolen adarretan. Erditik mozten den gandoa ez-da aintzinatzen, ez-da gibelatzen; harritua gelditzen da; urtheak behar ditu indarretan sartzeko berriz.

        Bainan anartean zura baliatzen da; hazkartuz eta lodituz dihoa. Azki irabazi duela iduritzen zaitzunean, arrasatzen dituzu erditik laburtuak ziren adarrak, eta orduan ondoak errexki estaltzen ditu hekien zauriak.

        Orobat, xederratu-gabez, arbola bat aphalegi gelditu denean, zura labur eta adaburua luzeegi, ez-da zuhur kolpez khentzea azpiko adar lodiak. Erditik labur zatzu. Hekien gainekoak, meharragoak direlakotz, arrasa detzaketzu, baldin moztu beharrak badira.

        SEMEAK: Kapetaraino?

        AITAK: Ez-segurki! Uztarrika bezalatsu sortzen dira adarrak: azpiko andana laburtuz eta bigarren andana arrasatuz, zura bortxaz garbitzen eta luzatzen da. Geroago, iduritzen zaitzunean, arrasatzen duzu azpiko uztarria. Orduan arbola igaiten da bertzeak bezala. Bainan hortakotzat arbola ez-da zahartua izan behar.

        SEMEAK: Hitz darotzut, aita maitea, ez-dutala ahanztera utziko gaurko solas ederra. Irakhatsi darotazut ezen nola bidatu behar diren arbolak eta nola erremedia daiztekeen artha eskasez edo berenez gaizki heldu direnak. Handia da hori, zeren ez-bada ongi bidatzen arbola, guti balio dute aintzinean egin diren indarrek.

        AITAK: Egia diozu, semea; artha horiek premia dira, zer baliatuko dira bertzenaz hasteko egin diren gastuak?

 

aurrekoa hurrengoa