www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX.
Abereen arthatzeaz

 

        AITAK: Maitha zazu azienda, edo etzare laborari ona, eta etzare zure egitekoetarik ongi atherako.

        Aziendak emanen darotzu zure mozkinik hobeena.

        Azienda ongi arthatuak ondorio onak ditu. Arthatua ez-denak badu mila gerthakari txar.

        Ongi arthatua bada, lanekotzat hobea da, gizentzeko ere errexagoa.

        Azienda arthatua-ez-denari guti lakhetzen zayo den tokian, eta lakhetzen-ez-denak ez-du ondorio onik.

        Horrengatik azienda ez-da oihuka, larderiaka, mehatxuka eta joka erabili nahi, bainan bai eztiki, balakuka eta ferekaka.

        Ausarki jatera emanik ere, gogorki erabiltzen bada, ez-du deus onik eginen.

        Gutiago jatera emanen badiozu ere fereka zazu, eta hobeki atherako zare.

        Arthek eta bazka onak ez-dute parerik.

        Goizean-goizik jaiki zaite; tenore berean, uda eta negu.

        Laborariaren lehenbiziko lana da aberetegira goatea.

        Zuk ere hala egizu beraz. Aziendei mintza zakiozkite; ikhusiko dituzu guziak jaikitzen.

        Toki batzuetan, thorratzen dituzte bizkarrean eta sayhetsetan lasto putzuka batekin, eta begiak ere garbitzen urarekin.

        Iduritzen zait, ene semea, irriz zaudela.

        SEMEAK: Aita maitea, ez-dut zure erranaz irririk egiten, badut ezen aditzea abereek, hola arthatzen diren tokietan, ez-dutela ahamen bakhar bat ere janen, non ez-diren lehenik thorratuak eta garbituak. Ageri da hortarik zenbat lakhet duten laborariaren artha osoa. Egia da bizkitartean irria hortzetara heldu zitzaitala, orhoitzearekin gure inguruetako gizon nagiek, beren buru gogorrekin, burla eginen dutela menturaz.

        AITAK: Beude burlatzera hala eder iduritzen bazayote. Bainan hekien abereak, Suisa aldekoak baino ederragoak othe dira? Irabazi hoberik atheratzen othe dute? Eskal-herriko burjes batzuek Suisatik ekharri izan dituzte abereak, hango motatik izateagatik. Hori etzait batere gaizki. Bainan, ene arabera, hobeki egin lezakete oraino Suisako arthak ekhartzen balituzte ezenetz aziendak. Gure mota ere edertuko da, aziendak hazten eta mainatzen ditugunean han bezala.

        Hemen ere beraz aberezainak thorra betza lasto zamuka batekin abereak eta urez garbi; ez-da gaizkiago helduko.

        Gero askatik khentzen ditu zikhin phorroska guziak.

        Orduan ematen diote jatera, eta beharrik-gabe ez-ditu larderiatzen.

        Egunaz, emanen diote bazka, bethi tenore beretan, aldian guti eta neurri berean.

        Aziendei bethi iduki behar zaye begia ikhusteko heya eri diren, heya sabeletik ontsa dihoazen, baduten hazteria edo bertze zerbait gaitz.

        Ohartzen bazare badela bat edo bertze jana histua duenik, begira zozu ongi heya gaitzik ageri duenetz.

        Hasteko, jana khendu behar zayo. Barurak onik baizik ez-dio eginen.

        Azienda bati ohartu orduko janik ez-duela, laborari batzuek berehala abiatzen dira zuhainketa, bazka onketa, artho buruketa.

        Horiek oro zorokeriak! Ongi ez-denak guti jan behar du, nahiz errekitua har dezan.

        Jaten ez-duenak barnea bethea du. Ez-dezazula beraz gehiago tapa oraino, jateko goxoagoaz tirriaraziz.

        Guk bezala, abereak ere gehienetan barura eta jan xuhurra aski ditu sendatzekotzat.

        Aberea ilhun ikhusten duzunean, khen zozu janetik; eta ez-baduzu ezagutzen zer duen, edo ez-bazare gai haren sendatzeko, deith zazu abere-barbera.

        Asko aldiz, udan bereziki, lanak nekhaturik edo beroak jorik, abereak ez-du hanbat jan nahi. Orduan emozu bazkhari ahur bat gatz edo minagre xorta bat. Onkhailu horrek aziendari emanen dio jateko gogoa.

        Abereak edaranen dituzu egunean bi aldiz ur garbian eta ez phutzuan.

        Deus ez-da hain gaixto nola phutzuetako ur ustela.

        Neguan emanen diozute barnean edatera ur hotz-hautsia. Ur hormatua kalte dute.

        Lanetik erakhartzen ditutzunean, thorratuko ditutzu lasto zamukaz, eta neguan saihalaz estaliko.

        Sayhala gauza on bat da udan nola neguan. Aziendak begiratzen ditu ulietarik, bero denean; hotzetik, izerdi edo nekhatuak direnean.

        Abereari etzaizko behinere ikhusi behar iphurdi-mazelak gorotzez maldatuak. Seinale txar bat da hori jabearentzat. Hura da gizon nagi, axolagabe bat. Ez-da egundaino halakorik aberastu.

        Garbitasuna biziaren erdia da.

        Arretsean, etzaitezila behinere goan oherat, abereei begi ukhaldi bat eman-gabe eta seguratu-gabe ontsa direla.

        SEMEAK: Horiek guziak gauza onak direla nihork ezin-ukha dezake; askori ordean lan hainitz idurituko zaizkote.

        AITAK: Aztura on baten hartzean dago. Baldin egun hola abiatu, eta aintzina ematen baduzu, laster ohituko zare. Zenbait egunen buruan, etzaitzu lan bat idurituko. Ikhusiko dituzunean zure aziendak arin eta biphil, ilea eta bizkarrak legun, zure hauzoetakoak baino ederrago, ez-dukezu orduan hartu dituzun arthez damurik.

        Orduan orhoituko zare zure aita zaharraren erranez, lan arthatua dela ontasun guzien ama.

 

aurrekoa hurrengoa