www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

III.
Nondik heldu diren Laborarien onak

 

        AITAK: Gaur aiphatuko darotzut laborantza erabiltzeko moldeaz.

        SEMEAK: Ongi atsegin handiarekin entzunen zaitut; ezen geroago eta gehiago maithatzen dut laborantza. Ikhusten dut orai haina dela ofiziorik hobeena, zeinak ere uzten baitu bihotzean gozorik gehiena, eta bertze guzietan ohartzen naiz badela gogo eri gehiago ezenetz laborarietan.

        AITAK: Ene semea, eskola onaz badakizu baliatzen: nik ere bihotz hobearekin irakhatsiko darotzut nolatan egin behar duzun, munduko bizitzea dohatsuki iragaitekotzat.

        Laborarien on guziak heldu dira hiru gauzetarik,

        Bihitik,

        Aziendatik,

        Eta arboletarik.

        Hiru gauza horiek heldu dira

        Lanetik,

        Arthatik,

        Eta buru izatetik.

        Bihia da janharirik premiena gizonentzat; eta aziendek ere on dute aphur bat eman dakioten, zeren gizenarazten dituen osagarritan direnean eta errekitatzen eri direnean.

        Aziendek ematen darokute jakia, esne eta gasna; ematen darokute mozkina iletik, bildotsetarik, aratxetarik eta salpenetarik. Guk ezin egin detzakeguken lanak eginten dituzte.

        Arboletarik heldu dira arnoa, sagarra, gaztaina eta bertze fruitu guziak. Arbolek ematen dute oraino zura eta errekina.

        Ez-da ordean ez bihirik, ez aziendarik, ez arbolarik, ez-bada lan, artha eta bururik.

        Bihi hainitz izateko, behar da azienda hainitz, zeren ongarri gehiago, eta bihi gehiago.

        Ongarria da lurraren hazkurria. Ongarriak ematen dio lurrari belhar guzien hazteko indarra.

        Arbolez artharik ez-duena, ez-da laborari ona. Arbola hainitz den bazterrean, nekhazalea ongi da. Ez-da guti sagarra, gaztaina, hezkurra eta egurra nasai izatea. Orduan laborariak baduke edari ona eta urdekia ausarki. Zer da hobeagorik?

        Eta etxalde batean arbolarik ez-bada, zertarik heldu da hori? Dudarik batere gabe laborariaren ezaxolakeriatik. Geroni gare beraz gure buruen etsayak.

        Ahalkagarri ere bada laborariarentzat arbolarik ez-izatea, ezen nor-nahik erran dezake alfer bat dela. Gauza ageria da, zeren arbolek lan nekhatu guti duten, eta hekiek ere heldu dira bertze lanak oro gutituak direnean.

        Ez-laiteke bazterretxerik nahi mindegirik gabe. Gizon arthatsuak gasturik gabe izan detzazke bere onthasunaren zokho guzien bethetzeko landareak.

 

aurrekoa hurrengoa