www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XIII.
Jorraketez

 

        SEMEAK: Ikhusten ditut laborari batzu lan hainitz hartzen jorrateko, sarhatzeko edo galtzaratzeko. Bertze batzuek berriz erdizkaxe egiten dituzte edo bertzela baterez.

        AITAK: Egiten ez-duenak huts handia egiten du.

        SEMEAK: Bainan diote ogiak bederen utz ditazkeela jorratu gabe.

        AITAK: Ez, ene semea, hori alferraren errana da, eta ahalkegarri ere da Eskaldunetan baditazkeela laborari hain axola-gutikoak.

        Jorratzeak bi on dakharzke.

        Behintzat hiltzen ditu belhar gaixtoak, zeinek iresten baitute lurrak ogiari eman behar lukeen gozoa, eta horrengatik premia dira jorrak, bereziki belhar tzarrak hazitzen hari direnean edo aintzintxean.

        Bigarrenekorik, lurra harrotzen da eta aireak ontzen ditu landareak nihork uste dukeen baino gehiago. Landareek hostoetarik eta erroetarik edaten dute airearen gozoa; aireak ematen diote hazkurri bat, zeina gabe hil bailitazke.

        Ez-duzu ikhusten harrasi zokhoetan, etxeen hurbilean eta lekhu sobera maldatuetan belhar guziak fautzen eta eritzen direla?

        Gu geroni ahotik hartzen dugun hatsak biziarazten gaitu. Hatsa khenduz geroztik, gizona galdua da.

        Bada, belharren ahoak bereziki erroetan dira eta harat eman behar zaizkote hatsaren bideak.

        Gizonak hatsa ez-du aski bizitzekotzat; jan eta edan dezan premia da. Belharrak ere orobat dira, nahiz ez-duten gure molde berean jaten eta edaten.

        Zer moldez egiten dute bada? Erraitera nohakizu.

        Aireak badagoka berekin errekitu asko. Iguzkiak bere berotasunaz lurrei eta itsasoei bethi khentzen diote beren gozoetarik eta gozo hekiek airetan dira; haizeak alde orotara badaramitza; belhar guziek beren hosto eta erroetarik hartzen dute behar dena. Horra zertako asentu gainetan eta harri artetan, lurrik ez-den tokietan, belhar batzu bizitzen diren.

        Airean kausitzen da gatzua edo nitre-gatza. Ongarrietan ere hainitz bada. Gatzuarekin bada oraino bertze gozorik. Bainan ongarriak aski ez-luke airekoak gabe; aireak ere ez-aski ongarrikoak gabe. Horra zertako den premia ongi jorratzea eta ongi ongarriztatzea.

        Ortzikara denean denbora, gatzu hainitz jausten da beheiti, orduan belhar eta arbola guziak edertzen dira. Nor-nahik badaki urthe ortzitsuetan direla uzta aberatsenak.

        SEMEAK: Ez behintzat harriak jotzen dituenetan.

        AITAK: Erran bat bada eta egia:

        Harriak ez-duela arthoa garastiatzen.

        Eta zertako hori? Zeren harriak gutiak jotzen baititu, eta urthe ortzitsuan hainitzak baliatzen baitira.

        Izatu dira gizon eskolatuak frogatu nahi izan dutenak, heya zer on egiten dioten aireak belharrei.

        SEMEAK: Eta nondik ezagut zezaketen?

        AITAK: Ez-da gaitz: guardia emazu ongi ene solasari. Huna nola egin izan duten:

        Labe batzu badira idortegiak edo etubak deitzen direnak. Lur on puska bat agorrarazten dute idortegian, hain ongi non bere ur guzia galdurik, lur hura herraustua gelditzen baita. Phisatzen dute orduan. Jakinez geroz haren phisua, bustitzen dute eta kanpoan ezartzen kutxa baten barnean. Hartan eraiten dute khuya hazi bat. Khuya sortzen da; ematen du ayhen, hosto eta fruitu. Indarrik handiena egin duenean, atheratzen dute bere erroekin eta den guzia phisatzen. Eman dezagun ororen artean phisu dutela hamar libera. Orduan agorrarazten dute berriz lur hura bera idortegian; aintzenean bezala herrautsetara bihurrarazten dute. Phisatzen dute bigarren aldiko, eta kausitzen da lehenbiziko phisu bera duela.

        SEMEAK: Zer! leheneko phisu bera, eta khuyarena bertzalde?

        AITAK: Diozun bezala. Frogantza eder eta ezin ukhatuzko horren xehetasunean sarthu naiz, zuri ongi adiarazteagatik airea zein premia den belhar guzientzat.

        Lurrean eta airean diren gatzu eta gozoek hazten dute belharra, ez ordean lurrak berak.         Barrikak ez-du arnoa egiten, bainan bai idukitzen. Lurrak ere ez-du belharra egiten; bizkitartean harek dagoka xutik.

        Hartakotz nahi da behar bezala aphaindu lurra.

        Zertako jorratzen ditugu azak, arthoak eta bertze asko? Jorratik heldu den onagatik.

        Nork sinhetsiko du ogia jorratzea ez-dela axola? Hori alferraren elhea da.

 

aurrekoa hurrengoa