www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI.
Igeltsuaz

 

        SEMEAK: Aiphatu duzu igeltsuaz behin baino gehiagotan. Eskaldunek bizkitartean ez-dute igeltsurik erabiltzen laborantzetan.

        AITAK: Ez-da oraino barrayatu gutartean laborantzakotzat igeltsuaren enplegua, bainan ez-da arras ezagutu-gabea ere, ikhusi izan dut ezen neronek landetan ezarria.

        Bertzalde, mende huntan orotara barrayatzen hari dira gizon antzetsuenek egin izan dituzten frogantza onak.

        Suisako aldean iragaiten bazine martxoan, aphirilean eta maihatzean, ikhus zinetzazke hango landa, sorhoak denak igeltsu errearen herautsez zurituak. Hango laborariek segurki ez-dituzte lan eta gastu horiek hartzen, nonbait zerbait onik ikhusi gabe.

        Franklin deitzen zen aiphamen handitako Amerikano batek, zer egin zuen bere herritarrei erakustekotzat nolakoa den igeltsuaren indarra? Goan zen sorho zabal baten erdira eta han botatu zuen igeltsu herrauts phuska bat zirrimarraka. Primadera hastean, sorhoa oraino gorri-gorria zagoelarik, belharra berdatu zen igeltsuak ukitu izan zuen tokietan. Orduan jendea harriturik gelditu zen, zertako hitz haukiek agertzen ziren belhar berriak eginik:

        HAU IGELTSUZ IZKIRIBATUA IZATU DA.

        Ordudanik igeltsu hainitz erabiltzen da toki hekietako laborantzetan.

        SEMEAK: Sinhesten dut hain frogantza garbia begien aintzinean izateaz geroztik, hango jendea argitu zela.

        AITAK: Bazen zertaz!

        SEMEAK: Bada igeltsu xuria, bada ñabarra. Zein-da laborantzakotzat hobeena?

        AITAK: Iduri du Jainkoak beharrena eman duela nasaikienik. Ezen xuri guti da eta ñabar hainitz.

        Ñabarra da hobeenik laborantzako, zeren gisu gehienik harek baitagoka.

        Belharrak handiarazten ditu sutan bezala.

        Hazkartzen ditu flakatuak diren lurrak.

        Sorho hiletan khasatzen ditu goroldio, ihi eta belhar tzarrak.

        Harrak hiltzen ditu ogi, artho, ilhar eta bertze uztetan.

        Luzerna, faruxa, trefla eta bazka guziei on handia egiten diote.

        Primadera da arorik hobeena igeltsuaren hedatzeko; udazkena bertzela. Hektara bat lurretan ezar daiteke bi kintaletarik hamabortzetaraino.

        Beso zabaletik botatzen da ogi hazia bezala.

        Uri itxura denean edo uri-ondo goibela, haizerik gabe, orduan hedatu nahi da. Hegoa denean edo bero handietan, ez-da ezarri behar igeltsua, hostoak erre detzan beldurrez.

        Hainitz ematen bada, hala-nola hamabi edo hamabortz kintal hektarako, lur hari etzayo sei urthez eman behar berriz igeltsurik.

        Asko tokitan hedatzen dute zenbat hazi hainbertze igeltsu; bertze batzuetan bortz kintal hektaran. Baditake hau den neurri ona.

        Lur meheetan baino ondorio hobea du lur gizen, urtsu edo buztin-dunetan;

        Hostoak handituxeak direnean, xeheak direnean baino;

        Bazketan, bihietan baino.

        Lur arinari igeltsu guti emozu. Hainitz ematea baino hobe da gabe uztea.

        Bihiari ere emozu guti bat, itxura txarreko uzta heldu balinbada. Hainitz ematen bazindu, lastotan goan laiteke.

        Mahastiei ere igeltsuak on egiten diote.

        Igeltsu herrautsak hazkartzen du ongarri hotza, batean nahasten direlarik biak.

        SEMEAK: Horiek oro on handiak dira. Guk ere igeltsu hainitz erabili behar ginduke.

        AITAK: Ez dakizula burua bero. Ez-da zuhur igeltsua erabiltzea itsura, nola-nahi.

        SEMEAK: Zer egin behar da, bada?

        AITAK: Orhoitu ene erranez, ezen aski xeheki erran darotzut noiz eta nola eman nahi den igeltsua:

        Lur meheetan eta bihietan guti, zuhurki.

        Lur gizenetan eta zoletan gehiago.

        Bero denean baterez.

        Bazketan eta uriarekin ausarki.

        Ogiak eta arthoak ederrak badituzu, ez-eman igeltsurik; txarrak badira, izpi bat aski dukete.

 

aurrekoa hurrengoa