www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII.
URTHEKO LANAK

 

        AITAK: Ene semea, premia da jakin dezagun lanak zer urtheko tenoretan egin behar diren.

        Burutan ongi har zazu gauza bat: lurra hustu bezain laster irauli behar da.

        Lurra behin hustua denean, zertako utziko duzu berehala irauli gabe? Zer irabazten duzu hala utziz?

        Irabazi baino kalte gehiago duzu.

        Lehen ere erran darotzut lurrak zein duen on airea hartzea eta belhar zikhinik ez-ekhartzea.

        Gerokoka egonez, uriteak edo bertze gerthakari txarrek atzematen bazaituzte, aro ona iraganen zaitzu eraintzak egin gabe. Orduan eginen duzu zinkurina, bainan zure arrangura guziek ez-dute zure bihia edertuko.

        Nik erran bezala egiten baduzu, berant-orduak etzaitu atzemanen.

        Erranen darozkitzut orai hilabethe bakhotxean egin behar diren lanak.

        SEMEAK: Eta zuk erran hilabethean ezin egin baditazke, estrapu zerbait gerthaturik edo denbora txarrez?

        AITAK: Aroak behar du manatu. Hilabethe batean ezin egin dena, egiten da bertzean.

        Laborariak aski du jakitea noiztsu egiten diren lanak; gero denborak erranen dio zein egunez lothu behar den lanari.

        Huna beraz lanak hilabetheka.

 

 

URTHARRILEAN

 

        Alferrik dauden lurrak iraultzea eta ongarria azpira ematea.

        Sagar hondoetarik mihurak eta goroldioak khentzea.

        Oyhaneko haritzetako huntz-hostoak ebakitzea.

        Luhumendak eta merlak landetara heltzea.

        Otheak ebakitzea.

        Luhumenda zilhoak hustea.

        Phezoin-askak hustea et[a] phezoin hautsiak altxatzea.

        Phentze arroilak eta bertze erreka guziak garbitzea.

        Berhoak moztea eta aphaintzea.

        Mahastiko phaldoak egitea.

        Laborantzako tresna guziak antolatzea.

 

 

OTSAILEAN

 

        Erran diren lanak akhabatuak ez-badira, horietan hari behar da aintzina.

        Phistuak diren trefla, allibre eta bazka berdeak igeltsuztatzea.

        Luzerna zaharregiak iraultzea.

        Zaldi babak eraitea.

        Mahats-moxteak akhabatzea eta progoñak ehorztea.

        Arbolak moztea eta landareak landatzea.

        Sagardiak iraultzea.

        Gaztaina, sagar eta udare haziak eraitea.

        Hormateak geldituak badira, abia daite arbola xerthatzen.

 

 

MARTXOAN

 

        Eraitea oloa, trefla, faruxa, luzerna, etxe-babak, lihoa, ilharra.

        Trefla eta luzerna zaharrak igeltsuztatzea.

        Ogiak arhatzea eta gainetik ematea ongarri xehea edo gernu-ongarrla.

        Arbolei, adar alferrak eta marmutza-ohantzeak khentzea.

        Sathor muloak barrayatzea eta landetako errekak ongi ezartzea.

        Arnoak ligatik aldaratzea.

        Arbola landareak, urthekoak eta bi urthetakoak, mindegietan ezartzea.

        Burzuntz edo zur-xuriak landatzea.

 

 

APHIRILEAN

 

        Garagarra, lur sagarra eta bazka berdeak eraitea.

        Sorhoak urztatzea. Hauts-khaldarra ematea.

        Mahastiak estekatzea eta haintzurtzea.

        Zaldi-babak galtzaratzea.

        Baba hazkarregiei kapetak moztea, gal ez-dezaten lehenbiziko lorea.

        Jorratzeak, arhatzeak eta sarhatzeak abiatzea.

        Mindegiak arthatzea.

        Erle kofoinak garbitzea.

        Behorrak estalaraztea.

 

 

MAIHATZEAN

 

        Ogietako belhar gaixtoak khentzea.

        Lur-sagarrak galtzaratzea.

        Mailharrak eraitea.

        Jorratzeak egitea.

        Sorhoak urztatzea.

        Mindegiak sarhatzea eta hekien errekak egitea.

        Bazka berdeak zaharrekin nahasteka abiatzea aziendei.

 

 

ERAYEROAN

 

        Hilabethe hunetan abiatzen dira belhar ephaiteak, zekhale eta garagar biltzeak.

        Lur husten direnak irauli eta ongarriztatu behar dira.

        Samatsak bustitzea, xuria loth ez-dakioten.

        Ardiak moztea.

        Behorrei azken estalaldiak emanaraztea.

        Jorratzeak eta sarhatzeak badira.

        Lihoak atheratzea.

        Baba hazkarregiei capetak khentzea.

 

UZTAILEAN

 

 

        Arthoak galtzaratzea.

        Zekhalea eta garagarra biltzea.

        Belharrak ephaitea.

        Sorhoak urztatzea gauaz edo goibeletan.

        Lurrak iraultzea.

        Mailhar motzak eraitea.

        Axaleko xerthoak abiatzea.

        Mahastiak sarhatzea.

 

ABOZTUAN

 

 

        Ogiak biltzea eta jotzea.

        Lurrak iraultzea eta ongarriztatzea.

        Harbia, neguko garagarra, faruxa eraitea.

        Lihoa atheratzea eta urtharaztea.

        Axaleko xerthoak akhabatzea.

        Mahastiak eta mindegiak sarhatzea.

        Mahastiei hosto khentzen abiatzea.

 

 

BURUILEAN

 

        Zaldi-babak eta arthoak biltzea.

        Lurrak iraultzea eta ongarriztatzea.

        Axaleko xertoei estekak laxatzea.

        Trefla eta faruxa haziak biltzea.

        Harbiak jorratzea.

        Sorhoak egitea.

        Ardiak moztea.

        Mahatsak agertzea.

 

 

URRIAN

 

        Sagar, mahats eta gaztainak biltzeak.

        Iratzeak ephaiten abiatzea.

        Zekhale, ogien eraitea.

        Lur-sagarrak biltzea.

        Hostoa galdu duten arbola landareak landa daitezke.

 

 

HAZILEAN

 

        Ogi berantiarren egitea.

        Egurra egitea.

        Lur ustelak metatzea.

        Ezkhurra eraitea.

        Arbolak landatzea.

        Berho berriak egitea.

        Iratze ephaiteak akhabatzea.

        Othe xehe ephaiteak abiatzea.

        Erreka eta ixtunen garbitzen abiatzea.

        Mahastietara luhumendak eramatea.

        Phentzeak bustitzeak.

 

 

ABENDOAN

 

        Arbolak landatzea.

        Egurra egitea.

        Heldu den urtheko landareentzat zilhoak egitea.

        Mahats-mozteak abiatzea.

        Othe xeheen ephaitea.

        Lur ustelen atheratzea.

 

aurrekoa hurrengoa