www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

VI.
Xitxuriez eta golderik hobeenez

 

        SEMEAK: Barda erran darotazu egia bat handia; Eskal-herrietan baino laborantza hoberik nihon ez-balitz, gosearen beldur izateko laitekeela. Damu handia hartu dut solas hortaz, eta bizkitartean nola ukha? bethi bihi eskasez gaudezinean?

        AITAK: Lanak eta arthek sendatuko dute gure gaitza. Jo dezogun bihotzez lanari.

        Huna beraz nola behar zaren abiatu.

        Hasteko, landari ematen diozu arhaldi bat atheratzekotzat ongi zikhinak oro.

        Gero hedatzen duzu lurraren gainean hiratze idor, lasto edo othe aphur bat, eta su ematen diozu.

        Hortarik heldu dira bi on.

        Behinik behin, hazi gaixtoak erretzen dira asko marmutzekin eta iraulpena errexten, belhar tzarrak goan direlakotz.

        Bigarrenekorik, hautsa da onkhailu hobeenetarik bat, zeren lurra ernatzen baitu, hala nola arno xorta batek gizon nekhatua.

        SEMEAK: Irauldeko goldeak ez-dira guziak bata bertzea iduriak. Zein da golde motarik hobeena?

        AITAK: Eskal-herrian ikhusten direnetan, hobeena da abareta deitzen dena, zeren barna iraultzen baitu.

        Badira Frantzian bertze asko golde mota-ere. Hunat agertu direnetan abareta da pare gabea zelhayetako.

        Hemen, gehien tokietan ikhusten ditut golde-pikoi batzu lurra axaletik deramatenak. Bai, lana errexago da, bainan ogi, arthoak ere errexkiago eramaten dira, gutiago delakotz.

        Ene semea, utz zazu tresna txar hori, eta bertze zenbaitek bezala, har zazu abareta; orduan segurago dukezu zure lanaren saria.

        SEMEAK: Abareta ordean ezin erabil daiteke patarretan.

        AITAK: Abaretak baditu neurri bat baino gehiago, eta nahi den heinera erakhar daiteke.

        Abareta ezin erabil daitekeen tokiak, xutegiak dira lantzekotzat.

        Toki xutetan badira errekak, erreketan maiz ura bada. Ur hartarik ez-da xorta bat ere galtzera utzi behar; bazterrera aldaratu nahi da, sorhoak patarretan egitekotzat. Maldetako belharrak du indarrik gehiena. Bertze aldi batez mintzatuko natzaitzu sorhoen egiteaz.

        Gainerakoan, patarrera urik ezin erakhar badezakezu, eta abareta ere ezin ibil, orduan bakharrik onhesten dut golde zaharra, luzerna egitekotzat.

        Ez-egin halakoetan ez ogirik, ez arthorik. Halako lurrak nekhe alfer emateko dira; uri handienek larrutzen dituzte; eta lan asko erabilirik-ere, han bethi haste da. Balio duen tokian behar da bermatu.

        Patar gaixtoetan, arbolak du ematen hobekienik; hastapenean ongi arthatuz, oihana nausiarazten bada.

        SEMEAK: Gaur behin erran izan darotazu xitxuriak egin behar direla. Aditzea badut bizkitartean ez-direla bethi on xitxuriak.

        AITAK: Badira bi xitxuri mota. Bata nik erran dudana, zeinetan lur axalean erretzen baita zizkirra, hiratze poxi batekin.

        Xitxuri mota hori ezin jasan dezakeen lurra, arras da larrutua eta luzez alfer utzi beharra. Guti eta guti da halakorik. Axaleko xitxuria on da bertze guzietakotzat.

        Zothaleko xitxuria ez-da orobat. Hori egiten da ondoa barna duten lur gizen, zikhin ekhartzaile-handi direnetan.

        Guk egiten dugu larreak lantzen ditugunean. Bainan larre mehe idorretan egiten dutenek, uste baino balentria ttipiagoa egiten dute. Lau urthe gabetanik, urrikituko zayote. Hekien lurrak ez-du ordukotz deusere ekharri nahiko.

        Axaleko xitxuria on da.

        Zothalekoaren gainean, ongi begiratzea zuhurtzia da, zeren baituke lehen bi urtheetan ondorio ona eta gero txarrenetarik, ez-bada luhumenda onik egiten.

 

aurrekoa hurrengoa