www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII.
Gernu-ongarriaz

 

        AITAK: Lurrari bihurtu behar zayo alde batetik bertzetik khentzen zayoena.

        SEMEAK: Ez-dut hori aditzen garbiki.

        AITAK: Erran-nahi dut lurrari khentzen zayoela bere indarretik, arthoak, ogiak eta bertze uztak altxatuz.

        Aditzen errex da, uzta bethi bilduz, bethi galtzen hari dela lurra.

        Beraz lurrari ere eman behar zayo.

        Bertzenaz hanbat akhiaraziko da, non ez-baituke gehiago uzta onen ekhartzeko indarrik.

        Ongarria da lurraren urina.

        Urin hortarik ogitan edo bertze zerbaitetan hartzen diozunaren arabera, bihur diozozu ongarritan.

        Gernu-ongarriaren indarra nihork ezin erran dezake noraraino dihoan.

        Lur txarrenean bihirik ederrena athera dezake, ongi egina delarik gernu-ongarria.

        SEMEAK: Nola da ongi?

        AITAK: Ikhusi duzu samatsaren urinarentzat phutzu bat egiten dela. Hura bera aski da gernuarentzat ere.

        Gernua da abereek heyan ixurtzen duten ura. Erreka batek eramaten du erran den phutzura.

        Zenbait egunen buruan, gernu ongarriak irakitzen du bere baitharik eta usteltzen da.

        Orduan da hobeenik.

        Gehiago utziz, galtzen hari da.

        Goizago hartuz, erran-nahi da irakitu aintzinean, ez-du on handirik egiten; kalte ere egin dezake; hainitz emanez toki berean, belharrak erreko baititu.

        Gernu-ongarria landetarat eramatekotzat, ezartzen da guphela batean eta ixurtzen gutika, nahiz zorhoan, nahiz ogian, arthoan edo bertzeetan.

        Faruxetan eta trefletan hainitz erakhusten du.

        Neguan da hobeenik, eta orduan ere da gure tokietan gehienik, abereek harbia jaten dutelakotz.

        Denbora urikara dagoenean eman zazu gernu-ongarria, ontsa heda dadientzat.

        On handiena egiten du orobat baratzetan; azak eta tipulak bereziki edertzen ditu:

        Arbolak ere bai.

        Baratzeari etzayo eman behar edo-zein ongarri.

        Ongarria ustelduagoa behar da landei ematen dena baino; bertzenaz marmutza asko sortzen da.

        Marmutza hekiek landetan ez-lezakete kalte hanbatik egin, bainan baratzetako landare gazteak xahu letzazkete, zeren landareak diren xeheago, guriago eta minberago.

        Horren gatik ezartzen da baratzeetan ongarririk ustelduena.

        Baratze-lurra arina baldinbada, emozu behi ongarria, hezeena delakotz.

        Dorphea bada, emozu gisu guti bat, zaldi ongarria, urde ongarria, edo arkhina.

        Ongarri horiek herrausturik dira hobeenik, uritzen denean denbora.

        Lixibak eta salboin-urak ez dira galdu behar. Gernu-ongarrira botatzen dira.

        Ez-dakizula ahantz.

 

aurrekoa hurrengoa