www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ardi galdua
Resurreccion Maria Azkue
1918

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bein da betiko / Batxi Guzur, Resurreccion Maria Azkue (Ines Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN EZKUTITZA

Arantzazutik 1901-VI-28

 

Leaburuko Olazarreta aita-semeai Fr, Gabriel Batizek, O.F.M.

 

        Zerk beartu zaituzte, nere adiskide maiteok, guri, bezuzatzat [erregalutzat], onenbeste janari, edari ta errebelar [tabako] eder bidaltzera? Gure lanaren saria or berton gainezka artu genduen. Etxe onetako nagusi ta mendekoen gogoz eskerrak upelka ar itzatzute. Esker-erakutsitzat mando batek ekarri-ala izaki zuek guri, ta guk papertxo au baizik ez ote degu, zuei eskerrak erakusteko? Gure txirotasunean zerbait egin nai gendukeala, nagusiaren izenean dei au bijoa: garoileko Andre Mariz onera igo zaiteztela.

        Leon: zuk emango dezu, gure jairik andien orretan, meza nagusia. Opalorduan [ofertorion] zuk, Medel, eta Azpeitiko gure adiskide Arizpek Artzainak dei oiukatu zenezakete. Arizpek beraren kabia utzi ezin badu, Aita Lezaurre gure nagusiak lagun egingo dizu. Ez uste izan, ordea, egun guzioten arresi-artean bizi izango zeratela. Urbiara egunen batean txangotan joan gindezke. Eztezute damu izango gain artara igo izatea. Antxe, berriz, jan genezake Californierazko urdaia.

        Ezagutzen al dezu, Medel, Hermannen meza? Bakonde ederrak ditu. Lenago ere gure Andre Mariz oiukatu izan degu emen. Or ezpadezute, neronek bidaliko dizut Tolosako Santa Klarara.

        Ez gero, gizonak, gure dei oni ez erantzun egin. Zure ordez, Leon, jai artarako nor jarri ezpadezu, norbait emendixek bidaliko dizugu.

        Gaur arratsalde apalean Leaburuko zeinutegi txanbelin ori burdinbidetik ikusiko det; eta zuetzaz oroituko naiz. Donostiara noa, andik gaberako Zumaiara jotzeko. Pedro gurenaren [santuaren] gorespena egitera naramate. Ernio bitartean ezpalitz, biar, amarrak aldean, Zumaiako parrokuaren betaurrekoren batez Leaburuko Alkatea ta bere bost zinegotziak, txistularia aurretik dutela, Elizara joaten ikusiko nituke.

        Aita Justo zertan ari dan? Lanean, or egin dituen ikaspideak [dotrinak] apaintzen, amar bat egun barru Ernanira joan-bearrak gera-ta. Pater Pulvis da gure Mendiri. An ere esango du «autsa, oinpeko autsa, nornaik zapaltzekoa naizen au». Misiolaguntzat eztet besterik nai. Orrerako neronek eskatu nion A. Probintzialari. Dagokion izena du: Justo. Egokiagorik inork ez. Il dadinean, lurreko arrak ez edo diote soinekorik ere zulatuko. Oski ta guzti (sandalia ta guzti) joango zaigu zerura. Goraintzi andiak eman dizkit beronek. Etxeko guztiak dute zuek ezagutzeko gogo mina, bizia.

        Eta Isabel? Artegiratu al dezute?

 

aurrekoa hurrengoa