www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Galtzaundi eta beste bertso asko
Ramos Azkarate
1880-1904, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Galtzaundi ta beste bertso asko, Ramos Azkarate (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

aurrekoa  

GALTZAUNDI
(OARRAK)

 

        Ikusi: «Reimpreso en Tolosa en la Imp. de E. López». (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostian). Au da arkitu degun argitaraldirik zarrena, ortografiari (nuque, secretuac, eguin...), letraren itxurari eta paper zakarrari begiratuta, argi ta garbi ezagun danez. Bañan reimpreso dio ta ez da lenengoa izango.

        Gañerako bertso paperak ere aurrez atzera jarriko ditugu errenkan, zarrenetatik asita. Artarako, len bezela, ortografiari, letrari ta paperari begiratu diogu.

        «Reimpreso en Tolosa en la Imp. de E. López». (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduman, Donostian). Lenaz gañera ta berdin berdiña, beste argitaraldi au dago toki onetantxe).

        Beste bat inprentaren izenik gabe. (Tolosako Antonino Lacunza zanaren eskutik jasoa).

        «Imp. de Vda. de B. Valverde - Irún» (Elgoibarko Antonio Arrillaga jaunaren eskutik).

        «Guernica.-Imp. Artística Goitia y Hormaechea» (Aizarnako Josefa Aizarna'ren eskutik).

        «Guernica - Imp. Angel de Goitia» (Ondarroako Jose Maria Etxaburu'ren eskutik).

        «Bertsolariya», 3, 1931, Imp. Macazaga, Renteria. (Onek eta onen urrengoak —geyenak beintzat— doñuari dagokion estribillo au dakarte:

                Ta Galtzaundi, ta Galtzaundi,

                apellidua det Goñi,

                ta Galtzaundi, ta Galtzaundi

                apellidua det Goñi.

                                 Argia, 1932, VII, 10.

        Tolosako Estanis Urruzola'ren eskuz idatzitako bertso bilduman.

        «Euskalerriko kanta zarrak, I, pág. 71, Imp. Macazaga, Rentería».

        «Nere atsegiria, pág. 5o, Librería Múgica, San Sebastián».

        Auek danak berdin berdiñak daude alkarrekin. Inprentaren utsegiñak ere alkarri kopiatzen dizkate askotan. Aldaketa auek daude: 6/6, batzuk ere testiguak, besteak nere testiguak. Urruzolarenak: 4/12, edari guziak.

        Bañan Tolosako Manuel Urreta zanaren eskuz idatzitako paper batek, desberdin xamar ekartzen ditu gauza asko. Oso paper zarra da, irurogei ta amar bat urte izango du. Bañan, zoritzarrez, atzeneko bi bertsoak falta ditu. Auek dira paper onen aldaketak:

                1/6: nik asko pensatzen

                1/9, 10: testamentua egin - nai nuke oraintxen,

                1/11: nere aide guziyak

                2/3: O Jaungoikoa lagun dirazu - nerilan onetan arren,

                2/6: damaikit barrenen,

                2/9, 10: neregatikan oyek - ia nola dauden,

                3/1, 2: Nere laguna Pocofinori - nai nizkiyoke nik utzi,

                3/3: eskaratzeko estanteriya

                3/7, 8: bestela eman, eman - guziya Ramosi,

                3/11, 12: danak juango zaizka - azkar Rodriguez'i

                4/2: pozaz ilko balitzake

                4/4: al baldin balitz nai nuke

                4/9: poza artu zubela

                4/10: edari guziyak

        1957'ngo urteko Iñauterietako, Tolosan beste agiraldi bat atera zuten (Gráficas Izaskun - Tolosa). Ontan ere Urretaren paperean dauden aldaketa asko agertzen dira: 2/3 (lagun dirazu - neri lan onetan arren); 2/9, 10; 3/2; 3/3; 3/11, 12; 4/6 (letra txit aundiya), 4,10.

        Eta atzeneko bi bertsoetan:

                5/1,2: Entierrua, ai, nei egin - bigarrengo klasian,

                5/4: nai nuke berriz aidian;

                5/9: Arramel-ko zubiyan

                6/3: gaur bertatikan gertatu bitez

                6/5...: ia orain firmatu

 

                emen testiguak,

                entzun badituzute

                kontu sagraduak,

                ondo ta ondo egin

                nere aginduak,

                ez dezan atsegiñik

                izan Juzgaduak.

 

        Badago oraindik beste argitaraldi bat, Ibaizabal zeritzayon aldizkarian (273'n gueia, 1902-V-24). Oso osorik jarriko degu emen, bere azpiko abixu ta guzi. Ain da desberdiña:

 

 

ZAPATARI BATEN AIZKENAIA EDO TESTAMENTUA

 

Neri deitutzen ditet Galtzaundi

izengaña det nik Goñi

Aldatxur-txoro izengoititzat

deitzen didate neroni;

iltzerikan ez nuben

iñoiz sinistatzen,

bañan gaitz ontatitan

ez naiz eskapatzen;

testamentu bat eguin

nai nuke oraintxen,

nere aide lasaiak

estutu ditezen.

 

Ai, ai! Aitaren ta Semearen

Espiritu Santuaren,

Aita San Krispin lagun zadazu

neri lan onetan, arren!

sentimentu aundi bat

badaukat barrenen,

alaba Ipurt-aundia

utzitzea emen;

Jesus! ta Jesus! Jesus!

Jesus! milla bider,

Eraman, bai! Eraman

zerura len-bait-len.

 

Nere lengusu Pokofinori

nai niozkake nik utzi,

eskaratzeko apaltegia

larru zolu eta guzi;

bañan ango kristalik

ez dezala autsi,

guziak Ramosi,

austen baditu eman

oni nai badeizkio

norbaitek erosi,

eraman sakuetan

Don Juan Rodriguesi.

 

Ni il da laister nere andrea

pozaz illko balitzake,

nere ondoan lurperatzea

al baldin balitz nai nuke;

eta gañean jarri

letra txit aundiak,

esanaz: Emen daude

senar emaztiak,

sagardoz eta matzez

osoro betiak,

beti burrukan bizi

ziran bi maitiak.

 

Entierrua edo illeta

egin bigarren klasian,

lau zapatarik eramatea

nai nuke berriz aidian;

jota nabarra joaz

Enpero kalian

sobrekamak ipiñi

naramatenian,

Arramale zubian

aitzen aitzenian,

zagi bat ardo jarri

kajaren gañian.

 

Nik lenagotik egin izandu

ditudan testamentuak,

nai nuke bada ber-bertatikan

izatea borratuak;

orain firma zazute

emen testiguak,

entzun banazkizute

kontu sagraduak,

ondo ta ongi egin

nere aginduak,

ez dezan mokadurik

izan juzgaduak.

 

Tolosan, Maiatz-illaren 12'an

 

aurrekoa