SAN INAZIORI 1886'GARREN URTEKO ERROMERIYAN
O gure Aita San Inazio,
o zer soldadu aundiya,
o koitaduen salbatzallea,
o santu miragarriya;
o koleraren itzal ederra,
o arbol maitagarriya,
o zer garbiro zenuben gorde
onrazko euskal-erriya.
Egun batean esan nizuben
«Azpeitiaren izarra»,
¿ote nenguan burutik ongi?
¿edo zer nuben bestela?
¿ez al nekiyen izarrak baña
gorago igo ziñala?
¿ez ote dakit Jaungoikoaren
omen goyena zerala?
Arren ta arren barka dirazu
uts-egin ura mesedez,
zerengatikan ez ninduben ni
zeruak jantzi doayez;
eta bestetitk ezereza naiz
itzak neurritzen indarrez,
bañan dizutan amodiyuak
beterik nauka balorez.
Esaten dute etsi batzuek
San Inazio il zala,
Jaunak gizonen fede gaiztoak,
arren, onera ditzala;
¿ildako batek nolatan jarri
bere lurrean itzala,
gure patroyak kolerarekin
egin ziguben bezela?
¿Ez al genduben, eta ez al degu
ikusten bizi bizirik,
jende talderi izugarriyak
Izarraitzera bildurik?
ez da, ez, jayo Luzifertarrik,
¿jayoko al da besterik
Inaziori bizi santua
galdu-aziko diyonik?
Naiz Europan, naiz Afriketan,
orobat berriz Asian,
ikusten daude il eziñikan
balore aundiyenian;
len bezela gaur arkitutzen da
bizirik mundu guztian,
zenbat anima zeruratuaz
lanikan gogorrenian.
Eragozpenak purrukatuaz
badator beti aurrera,
esanaz guri: naiz Inazio,
antziñakoa berbera,
nator euskaldun errietatik
biralitzera kolera,
esan ta egin, orra zabaldu
osasunaren bandera.
Baldin merezi bagenduen guk
¿zerengatikan utzi ez?
¿edo kupitu ote ziñaden
geundelakoan oñazez?
ai, egiya da guraso bage
bizi gerala negarrez,
otso gosiak ase eziñik
ume zortzaren odolez.
Zer gozoa da ume gaxoaz
Santu bat kupitzea,
zer atsegiña iltzen ez dana
Loyolan idukitzea ;
¿zer milagro da guk Inazio
benetan adoratzea,
ta al deguben moduarekin
koroyez apaindutzea.
Bein batez entzun izandu niyon
abade gazte bateri,
euskal umantak zein da nor ziran
txit ondo dakiyenari:
euskaldunikan euskaldunena
esaten Inaziori,
etzuen esan gezurrik baña
ez eta ere geyegi.
Bai, egiya da Aitor aundiyak
badituela umantak,
nola itxasoz ala legorrez
mendiyak bezin galantak;
bañan guziyak estaltzen ditu
Inazioren kopetak,
nola mundua tapa lezaken
egunen batez kometak.
Erroman Leon amairugarren
daukagun Aita Santua,
San Inazio bedeinkatutzen
ari da ziñez poztua;
ondo merezi duena da ta
portatutzen da justua,
naiz jarri arren etsai gaiztoa
ernegatzen ta sutua.
Eta guk berriz Aita aundi au
nola gentzake pagatu?
dizkigulako nola etsayak
ala kolera garaitu?
eskerrak eman, ondo lagundu
eta gañera kantatu
nai degubela bere fedean
geren bizitza jarraitu.
Negar egiñaz altxa dizkagun
geren begiyak zerura,
erregututa begira dezan
euskaldun erri santura,
arren ta arren kendu deigula
geren barrengo tristura,
etsai gaiztoak biyotzeraño
sartu ziguben ar ura.
|