www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Galtzaundi eta beste bertso asko
Ramos Azkarate
1880-1904, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Galtzaundi ta beste bertso asko, Ramos Azkarate (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

aurrekoa hurrengoa

O EGIPUTZUA GLORIOSOA!

 

Adierazi nai nituzke nik

Egiputzuaren gloriak,

kanta ditza.ten Euskalerriko

neronen adiskidiak;

danai bezela arkitzen zaizkit

neri're eskubidiak,

eskribatzeko etgaz batekin

gure on zoragarriak.

 

Gure asabak nolakuak ziran

Silioren kantak diote,

berarengatik ainbeste erregek

izandu giñuzten maite;

ereje askok izan nai zuten

gure menditan alkate,

izu gogorrak beti emanda

libreak gera gaur arte.

 

Gure asabak beti arraiskatzen

beren ondasun da bizik,

orregantikan etzaigu aztu

Tubalen aubeko itzik;

Egiputzuaren arma ederrari

eztago beiratu baizik,

Nafarru ortan supita aundiz

dira oyek irabazik.

 

Jesus maitea baño lendandik

Ernion eta Erroman,

ia zer gloriak izan giñuzen

orduko ere guregan;

Egiputzuarrak sartu're ziran

guztiz ausarziz Granada'n,

gañera iritxi lendabiziko

Colon jaunakin Habana'n.

 

Ai zer gloria Noain'en eta

baita Beotibar'ian,

ta zer ederra Italia'ko

deritzayona Pavia'n;

Joanes de Urbieta'k Frantziko errege

arrapatu zun jaitian,

o zer semea batayatu zan

Ernaniako pontian.

 

San Marziel'ko mendi orretan

gogorra izan zan jaitia,

gure asabak ondatu zuten

Alemaniako jentia;

Roncesvalles'en Rondal da askori

ain jipoi izugarria,

Navas de Tolosa'n omenatu zan

betiko Euskalerria.

 

Ondarrabiko inguruetan

Frantzi ortako jendeak,

aldi askotan menderatu nai

zitun emengo semeak;

nunai bezela isten zizkaten

giltza gogorrez ateak,

ezta zer esan, beti izan ziran

gudari garailareak.

 

Emenguakin Bizkaiko batzuk

Canarias'era juanik,

Lanzarote'an legorrera isten

ziran ausarziz beterik;

jaitean asi il edo bizi,

bi erregeak arturik,

Españiara ekarri zituzten

beren ontziyan sarturik.

 

Itxasoz ere izandu dira

emen gizon aguroak,

Okendo jauna eta Txurruka

berdiñikan gabekoak;

Elkano, Lezo eta Bidazabal

supitaz betetakoak,

zazpi doayak orientzat zitun

Aita zeruetakoak.

 

Gure asabak ixuri zuten

eferengatik odola,

argatik aztu ezin gintezke

glori oietzaz iñola;

oroitu gaiten negar egiñaz

onkaitua duten bezela,

euskaldunaren izen ederra

ziabestuko da bestela.

 

aurrekoa hurrengoa