www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Galtzaundi eta beste bertso asko
Ramos Azkarate
1880-1904, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Galtzaundi ta beste bertso asko, Ramos Azkarate (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

aurrekoa hurrengoa

AZPEITIAR BATI

 

        Tolosan bizi zan Azpeitiar bat San Juanengatik gaizki esaka asi omen zan, San Inazio goratzeagatik. Ordun Ramos'ek jarri zizkan bertso auek, San Inazioren martxaren doñuan.

 

Azpeiti,

ikusten zaitut gaizki,

mutil koxkor ta guzi,

itxusi,

gustiz dezu merezi,

frenuak jartzia

eta ezitzia,

zergatik zabiltzan

txit arro Tolosan,

paltatzen,

ez al dezu pensatzen

nazula ni berotzen?

Iñigoren pamak

aitak eta amak

esaten diote

kantatzeko danak,

dalako Euskalen

aita dontsua,

santua;

mutillak kalean,

kantari astean,

jaun au erotuta

dabil geyenean,

mutikuak korri,

onek berriz segi,

dabil farragarri,

legoi bat diruri

burlaka San Juani

gure patroyari,

bizkarra ausiko diyot

azkar berari,

ez fiyatu geyegi,

geyegi.

 

Aizazu,

baldin lotsik badezu,

konsideratu zazu

ta esan,

zergatikan zabiltzan,

orrela kaletan,

aspaldi onetan,

ojuka, marruka,

erdi berdoztuta,

puztuta,

nor zeraden aztuta,

begiyak gorrituta,

kopeta illunduta,

parola puztuta,

bazabilz larruan

ezin kabituta,

bi santurekin

txit asarretuta

a xapo!

mutillak aurretik

eta zu atzetik,

zulatzen zaituzte

lau alderditatik,

etzera lotsatzen,

itxusi ibiltzen,

palso txurizdutzen

nazula berotzen,

asitzeko jotzen,

bizkarra puskatzen,

familiaren gatik

dizut nik utzitzen,

zutzaz ez naiz kupitzen,

ez, ez, ez.

 

aurrekoa hurrengoa