 |
ERROMARA JOAN ZIRANEKO KONDIZIYUAK
Lartaun:
Zuetatikan jarri
orain bost bat lagun,
bainandiak ondo
tratatu ditzagun.
Coro:
Zedori bezin onik
bai al dago iñun,
zuk eiten dezunera
utzitzen degu gaur.
Lartaun:
Beraz galdatutzera
nua bertatikan,
Antistio Jaunari
bakar bakarrikan;
ez dezute izango
nere peikarikan,
bainandiak jartzen
danon partetikan.
Coro:
Biba, biba, Lartaun,
gure nagusiya,
libratzea nai duna
Kantabri guziya.
|
 |