AITA JULIAN LIZARDIKOAREN BIZITZA ETA HERIOTZA
AITA JULIAN LIZARDI
Aita Julian Lizardi, Asteasu'ko Uruzuriaga'n jayo (29-11-1695) ta 17 urtekin jesuita sartu Villagarcía de Campos'en (4-6-1713). Paraguay'ko Chiriguay'ko indioen tartera joan zan misiolari.
An, Concepcion zeritzaion errian meza ematen ari zala (16-5-1735) Ingre zeritzaion alderdiko indio basatiak etorri ta preso eraman zuten. Urrengo egunean il zuten.
Arkitu zutenean amar fletxa zitun bere gorputzean josita, oin batean bere zapata ta guzi, ta bestean iru beatza falta. Arpegian ere ezur bat falta. Egaztiak eta basoko piztiak bere lana egiten asiak ziran.
Gorputza artu ta Tarija'ra eraman zuten. Jende asko bildu zan martiriari agur egitera. Ango jesuiten elizan eman zioten lurra.
Gero, Karlos irugarrenak jesuitak bota ta, erri artan jesuitarik ez ta, jendea aztu egin zan erliki ura an zegoanik ere.
1900'garrenean ingles batek, Vaughan'ek, berria eman zun gorputza an zegoala. Asteasuko erria bereala asi zan ingles onekin izketan. Berak etzula naiko dirua bilduko ta Probintziari laguntza eskatu zion gorputza ekartzeko. Bai lagundu ere. Vaughan onek gorputza Tarija'tik Buenos Aires'era, ta emendik Barcelona'ra itxasoz. Emen idiki ta oraindik ere oña bere zapata ta guzi. Asteasu'ra 1902'garren urteko Mayatzaren 25'ian.
Gipuzkoako Probentzi eder,
leñargi eta leyalak,
Tubal aundiyak erritu zuen
Kantabriyako izarrak,
Probentzi zintzo, Probentzi gozo,
Jaungoiko zale zar zarrak,
kantatutzen du: «Ni onratzen nau
Lizardi... baserritarrak!»
¿Nola ez gera bada egingo
Probentziyakin batera,
baldin amaren sabeletikan
onra zaleak bagera?
argatik gera pozez etorri
Lizardi onratutzera,
bere bizitza ta eriotza
euskeraz kantatutzera.
Milla sei eun larogei eta
amabostgarren urtian,
odol garbiko aingeru on au
jayo zan zorionian;
Azaro illa izena duen
ogei ta bederatzian,
Asteasuko Urzuriaga
deritzan mendi-etxian.
Baserri onen aurrean dagon
gaztan arbolan barrenen,
umea zala oraziyuak
antxen egin oi zituben;
Jaungoikoaren Probidentziyak
orduan eta ondoren
gure Santua bein bakarrikan
desanparatu etzuben.
Lazaro eta Ana Mariya
ziran senar-emazteak,
Asteasuko Eguzkiyaren
guraso maite maiteak;
santuak izan etziralarik
ziran Gurutze zaleak,
gure Jaungoiko egiyazkoan
ziñezko adiskideak.
Aita Julian gazte gazterik
sartu zan jesuitetan,
Santiago'ko kolejiotik
Cadiz'ko urira joan zan;
eta andikan ontziratuta
Paraguay'ra uretan,
ta arkitzen zan Uzta-illean
Buenos Aires'ko lurretan.
Lertu nayean zebiltzala bein
itxasoko ur gaziyak,
milagro batez pake gozoan
jarri zituen guziyak,
zer ondo zeukan bere Jaunakin
gure Aita maitatiyak,
Gipuzkoako baserritarren
izar adoragarriyak!
Buenos Aires'tik joan zan Cordoba
deitzen diyoten artara,
Inazioren seme argiyak
zeukaten kolejiyora;
emen alanbrez zeatzen zuben
gogorki bere burua,
egiteraño bizkar gañean
odol garbiko putzua.
Mezaz ordendu zan egunetik
zan askoz santuagua,
berak aunditu zuelakoan
beretzat martiriyua;
Buenos Aires'en egon berriz ta
Cordoba'raño dijua,
ekaitz gaizto bat desegiñikan
egiñaz oraziyua.
Cordoba'tikan Alta Lizardi
Loreto'ra badijua
zabaldutzera Jesukristoren
Ebanjeliyo santua;
an ere ondo ikusi zuten
euskal misionerua,
zala doayez eta birtutez
mallarik goyenekua.
Andikan Buenos Aires'eraño
birali zuten Ministro,
an buruzari zegoalarikan
etzan bizitu eroso;
baizik Indiyo asko ikusi
zituenian ain gaxo,
karidadeko lanari ziyon
arretarekin eraso.
Paraguay'ra zuten biraldu
misiyuakin berriro,
txalupa batez berreun legua
urez zituben igaro;
joanera ontan Aita Julian
urperatu zan osoro,
bañan salbatu ta lau urtean
zan egon misionero.
Milla zazpi eun ogei ta amar-
garren urtea zanian,
jarri zan santu argidotarra
gradurikan goyenian ;
Chiriguaytar biyotz gogorrak
jarriyaz bide onian,
ipiñi zuten Concepciyoko
misiyuaren aurrian.
Zazpi eun ta ogei ta amalau-
garrengo urtea zala,
santu aundiyak an egin zuen
konfesiyo generala;
batayatu zan eran bezela
zalarikan zerutarra,
martir bizi ta martir iltzia
zan bere griña bakarra.
Zazpi eun ta ogei ta amabost-
garrengo urte artantxen,
ta Mayatzaren amazazpiyan
ari zan meza ematen;
meza bukatu bañon lenago
etsayak eldu ziyoten,
ta fletxazoka Asteasuren
onra goyena il zuten.
Bere gorputza ogei eta bi-
garreneko egunian,
zegoan bada purrukaturik
mendi baten malkarrian;
ta Tarija'ra eramanikan
an sartu zuten lurpian,
Inazioren semeen eliz
dontsuaren barrenian.
Bañan bizi da Zeruan eta
batayatu zan Pontian,
inguruetan arkitzen ez dan
elizik ederrenian,
da bizi gaztelaniyan eta
Colon'en mundu berrian,
ta biziko da, mundua mundu,
Tubal'en Euskal-errian.
Kaja iriki diotenian
arki dizkiye gauza bi,
oin batean ta zanko berean
zaizkiyonak gaur agiri
galtzerdiya ta bere zapata
osorik ditu ekarri,
ta galdetzen det: ¿onek milagro
aundi bat ez al dirudi?
¿Nola ta nundik galdu leitezke
bere ezur sagraduak,
baldin ekarri baditu onuntz
gure Diputaziyuak?
¿nork eta zeñek iñoiz desegin
badira milagrosuak,
bere ondoan badauzka orain
San Pedro Gloriosuak?
Beragatikan ¿nola ez altxa
Diputaziyo gurea,
berak Pedroren Elizan santu
badu beraren onrea?
¿nola ez degu alabatuko
Ayuntamentu noblea,
bada izan ta izan nai badu
onraren jarraitzallea?
Asteasuko Ayuntamentu
argidotar onradua,
da izan bere eguzkiyantzat
begiratzalle justua;
onek mugitu zuelakoan
Diputaziyo Goitua,
gaude onratzen pozaz negarrez
Lizardi santu santua.
Eta izanik Aita Lizardi
Gipuzkoaren Gloria,
era berean Aita Iñigo
onratzen duen semia,
eta nola dan martiriyoko
koroi santuen jabia,
¿nola ez degu guk eskatuko
santuan santidadia?
Asteasuko Bilguman gisan
eska deiyogun bertatik,
Diputaziyo txit goituari
biyotzan erdi erditik,
esan guziyok modu onetan
Sayatu zaite bertatik
Aita Lizardi aldareratu
dedin sakristi barrutik.
Bigartandikan asiko da bai
Diputaziyo maitia,
Aita Santuak kantatu dezan
Lizardiren Donedia;
Diputaziyo goituak egin
badiyo oroikarria,
berak jarriko du aldarean
santu beneragarria.
Bizi dedilla Aita Lizardi
eta Diputaziyua,
dedilla bizi Asteasu ta
bere Ayuntamentua;
guziyen gaindik dedilla bizi
Jesus Gurutziltzatua,
dedilla bizi Euskal-enriyen
lege zar bedeinkatua.
Diyogularik guk Lizardiri
maitetasun bat sendua,
arren ta arren artu deiyogun
gaurtandik sendoagua;
ta egin beti, beti ta beti
euskeraz oraziyua,
eta etzaigu iñoiz faltako
Zeruko bendiziyua.
1902-ko Mayatzaren 25-ean
|