www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Galtzaundi eta beste bertso asko
Ramos Azkarate
1880-1904, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Galtzaundi ta beste bertso asko, Ramos Azkarate (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

aurrekoa hurrengoa

TOLOSA'KO IÑAUTERIAK

 

        Esan bezela, zati ontako bertsoak Iñauterietan kantatzeko egiñak daude. Ara nola egiten ziran festa auek garai artan: kalera, ta baita ere zezen-plazara erri guziaren aurrera, Comparsak azaltzen ziran. Mutil-taldeak izaten ziran oyek, ta mota askotakoak: baratzagilleak, artzayak, ikasleak, langille maisuak, zapatariak, pelegrinoak, ta abar. Ramosek ogigilleak, basarritarrak, Erniyoko euskaldunak ta erromatarrak azaltzen dizkigu. Comparsa zerena zan, ba alako jantzia artu ta kalerik kale ibiltzen ziran propiyo jarritako euskal bertsoak kantari. Oitura alaxe zan Tolosan ez ezik, Donostin, Eibarren, Plaentzin...

        Bañan, Tolosan beintzat, denborarekin ziaro atzenduta, gelditu dira bertso oyek danak, ez ordea Galtzaundirenak. Auei ez die denborak bate erdoirik sortu. Orregatik jarri diogu liburu oni daukan izena. 1880 urtetik 1890 urterako Iñauteriren batentzat jarri zitun Ramosek ta arrezkero Tolosarrak ez dute urte bakar bateko Iñauteririk utzi bertso auek kantatu gabe, charangan aurretik, kale guzitan barrena, soñu, bulla ta saltoka.

        Gerrako lenengo urtean ere, gerra zala ta Iñauteririk egitea etzegoala ondo ta Gurutz-bide bat egin zan Igandean, kaletan barrena, oso seriyo. Bañan astelenean edo asteartean, Malaga artu zalako berria e1 zan. Segituan jendea ta musika kalera, ta Iñauteri ederrak egin ziran ordun ere aitzeki orrekin.

        90 urteko Tolosako andre batek esan digu oraindik ere, gogoan dula nola ikusi zitun bere txikitan Ramos eta Galtzaundi bera Enpero kalean Iñauterietan gitarra batekin bertso kantari.

        Bigarren bertsoan aitatzen dan «alaba ipurtaundiya» Madriko picador batekin ezkondu omen zan.

 

aurrekoa hurrengoa