www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Galtzaundi eta beste bertso asko
Ramos Azkarate
1880-1904, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Galtzaundi ta beste bertso asko, Ramos Azkarate (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

aurrekoa hurrengoa

SANTOS ILTZEKO

 

        Bertso auek zeñenak ote diran ez dakigu. Ramos'en izena iru aldiz azaltzen da; Lartaundarrak eta Erromatarrak eta Erroma ere aitatzen dira. Beraz, dudarik ere ez Ramos'en kontra egiñak dirala. Orregatik jarri ditugu emen. Nor ote zan Santos ori eta zer istillu zerabilkiten?

 

Ibarrera juan ziran iru

sagardua eratera,

izateko ere lagun

sagardua eranda;

gauza guztiak ondo

esan ditzagun

oyek juan ziraren

izanikan lagun.

 

Zertara juan ziran,

Erramos maitea,

Beobiko-zubiyan

jartzera katea;

ondo pensatu zendun

egitea kaltea,

zenbaiti gertatu

zayote dotea.

 

Ramos diretore,

guzien kapitan,

etzuben uste zanik

orrelakorikan;

eztala uste du ark

emen besterikan,

arri jarriko zaizkan

kantak emendikan.

 

Uste zuala Ramosek

bera nagusi,

ori bezela berriz

beste asko asi;

etzuben pensatu

ezer gutxi,

ezta jarriko ere

gurekin nagusi.

 

Puñal zorrotza dauka

neretzat sartzeko,

enau arengatikan

ni ikaratuko;

badauzkagu egoki

gauzak esateko,

arren puñalak

eztu Santos illko.

 

Orra Lartauntarrak

eta Erromatarrak,

ayengatik egingo

ditugu guk farrak;

ez dira izango emen

alegratzi txarrak,

oyek ekarri dituzte

bueltan indarrak.

 

Beobiko zubira

allegatu zanian,

istilluak an ziran

oriyen artian;

Erroma gelditu da

guztiz apartian,

onera etorri dira

ezin da bestian.

 

Orra zortzi bertsorekin

zuen despatxua,

nai dubenak erosi

dauka deretxoa;

gauza erosiyak

dauka probetxua,

zu etzera izango

guziyon maixua.

 

aurrekoa hurrengoa