www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Galtzaundi eta beste bertso asko
Ramos Azkarate
1880-1904, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Galtzaundi ta beste bertso asko, Ramos Azkarate (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

aurrekoa hurrengoa

KALEKO BIRUNKA

 

Euskara maite degu

biotzetik asko,

beraren sabeletik

jayo giñalako;

aurrak ama gaixua

beti du maiteko,

bere bular biyetan

aziya dalako.

 

Onra guziyarekin

lenbizi gu gera,

Tubalekin ikasi

gendunak euskera,

izkuntza gorde degu

ordutik onera,

ala gerta dedilla

emendik aurrera.

 

Jayo zan Larramendi

ain zori onian,

euskara jarritzeko

bear zan oñian;

gero berriz Aizkibel

arren ondorian,

gorderikan dauzkagu

biyak barrenian.

 

Amak izandu dezan

beti osasuna,

aditu Larramendik

esaten diguna;

euskarai izateko

beti naitasuna;

eta ikasitzeko

dun edertasuna.

 

         MARTXA

 

Egiputzuan jayuak gera

eta ez degu damurik,

Españi (y) onek iñun bai aldu

iskiñ au bezin ederrik?

loku zelayak arkitzen dira

erri politez jantzirik,

menditan berriz ikusten dira

jendez betiak basarrik,

o zer fabrikak lanketakuak,

kosta ederrak bestetik,

jendea franko etortzen dala

bañuetara or goitik.

 

aurrekoa hurrengoa