www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

PINTAZALEAK

 

        Bi aragoar aupadaka ari ziren bein, zeinek ardo geiago edan, beste biri apustu egiteko gertu zeudela. Aupada auek bein ta berriz entzun ta berengana irrimirrika bi andretto atera ziren.

        —Gu ere zaletto Iainko-ak egin genduen ta tokitan zerate, gizonak.

        Zurrut batak, zurrut besteak, amabosna pinta edan zituzten: lauren artean iruetan ogei.

        Aragoar bata lurrera erori zenean, bestea berdizka asi zen ibiltzen.

        Bi andrettoak, apustua irabazirik, atari-portzekoa eskatu zuten: beste pinta bana.

        Edaten ari zirala, galde egin zion batak besteari:

        —Ongi gaude Kattalin?

        —Oso polliki! —besteak erantzu zuen.

        Ta geroxeago oinen gainean ioan ziren etxera.

 

aurrekoa hurrengoa