www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

MIGUEL PREMIN

 

        Aita batek, bere buruari zar iritziz, seme azienari esan zion:

        —Miguel Premin: ni ta etxeko andrea zartu gattuk eta bizi gerala etxeko andre bat ikusi nai diagu. Ik, semerik zarrena aizen orrek, ezkondu egin bear duk.

        —Norekin? Neskatxarik eztut nik ezagutzen...

        —Bedaioko borda batean neska bizkor bat zegok; ioan adi arengana ta esaiok: —Praiska; nire gurasoak etxekoandre berri bat bear dugula,diote. Nai, al zenuke zerorrek gure etxeko andre izan?

        Semea berealaxe gertatuta aitaren esana betetzera ioan zan. Neska etzegon ordea etxean, errotara lakariarekin etxekoak bidali baitzuen. Laster etorriko zela ta etxoiteko esan zioten. Berak ezetz, artaiorrara ioan bear zuelakotz beste batean etorriko zela. Aitak erristan egin zion etxoin etzuelako.

        Andik laster berriz bidali zuen etxekoandre bila. Bidez zijoala alor batean ikusi zuen Bedaioko neska bera. Oiu bat egin zion neskatxak:

        —Aizak mutil, i al aiz lengo batean nere bila etorri intzena?

        —Bai, ni naun. Zer esan diet aitari ta amari?

        —Baietz.

        —Ongi zegon —esanez— bere etxera itzuli zen. Urrengo iaieguna eldu zenean, aitasemeak Bedaioko bordara ezkontza erstera ioan ziren. Guziok baietzean zeudela ikusirik, senargaiaren aitak:

        —Ezer emain diozute? —galde egin zuen.

        —Bai —esan zun neskaren amak—, alaba bakarra dugu eta ziñez maite ere bai. Dirutan ontzako bat emain diogu, goatze baten erdia ere bai ta gainera bei gorriin txekorra.

        Aitak orduan semeari:

        —Kontentu aiz, Migel Premin?

        —Ni, bai, aita. Emen ezta andrea bakarrik. Gauzak ere badere.

        San Migel irugarrenerako, eztaia gertatzea erabaki zuten. Egun ori eldu zen eta, aideak etorriko zirela iakinarren, Migel Premin osto-motxa egitera barrutira ioan zen.

        Aitak au iakin zuenean, bigarren semea bidali zion etortzeko esatera, andregaiaren eske ioan bear baitzuen.

        —Ai, anai anai —erantzun zion Migel Premiñek—, ik ekarri, naiz nik ekarri, ekarria izain duk. Nik osto-motxa egin bear diat.

        Osabak ioan bear izan zuten senargaia etxeratzea. Aitak erristaturik, ongi iaunzteko eta lepoan ttattarra iartzeko egindu zion.

        Iaunzten asi zen, etzuen ordea gauza onik egiten. Barneko praka zuriak txamarreta bezala besoetan sartzen ari zela deadar egiten zuen:

        —Aita, aita, i nolako txamarreta iarri didazu emen?

        Aitak iauntzi bear izan zuen eta amak lepoko ttattarra ezarri bear.

        Orrela joan ziren etxekoandre berriaren eske. Onen etxera eldu zirenean, irrintzi bat egin zuen Migel Premiñek atalondoan:

        —Ni bai gaur errege naizela! Zeinen ederki aitak eta amak iarri nauten!

        Neska atarira ietxi zenean, Miguel Premiñek esan zion:

        —Gaur ongi apainduta, biar zatak eta partanak; gaur axuria ian, ta biar baba beltxak eta taloa. Orrelaxe bizi bear.

        —Zu ibiliko al ziñake beti orrela apainduta? —zion andregaiak?

        —Ni bai, ta pozik ibili ere. Ai, gaur ilunduko ezpalu!

        Gosaritan iarrita mutilak etzuen ezertxo ian nai. Apainduriakin ian gabe ere pozik zegoela esan zuen.

        —Txoroa zarala esain dute. Jan zazu, Migel Premin. Zuk eta nik gaur isil-isilik egon bear dugu.

        Osaba batek, olako neska isil burutsu zurra zela ikusirik Migel Premini esan zion:

        —Onek bear lizkek ire prakak eta ik orren gonak.

        —Gaur beintzat ez —erantzun zion illobak—; gaur neronek bear ttut soinean dauzkidan iauntziak, biar goizean emain ttiot oni, ala bear bada.

        Guziak pozik ioan ziren, etxeko andre ona etxeratu zuelako.

 

aurrekoa hurrengoa