www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

MORU AGINTARI BAT
ETA FRAILE LEGOA

 

        Moruen agintari andi batek komentu bateko fraileak atera nai zitun.

        Bere buruak etzion orretarako biderik ematen eta atso azti batengana ioan zen.

        Atso orrek zortzi egun barru bide ori erakutsiko ziola esan zion.

        Berriz alkar ikusi zutenean, aztiak:

        —Zoaz komentu orretako nagusiarengana eta iru galdera auek egin zaizkiozu:

        Lenbizikoa, zenbat denboran eman dezaket nik munduari itzuli osoa?

        Bigarrena, nik zenbat balio dut?

        Irugarrena, zer da nik orain buruan dudan ustea?

        Morua pozik ioan zen fraile nagusiarengana. Iru galderak egin ta ilabete bat eman zion erantzuteko, itz auek gaineratuz:

        —Igarten ezpaduzu, lepoa moztuko dizut, neronek moztu ere; ta zure lagun guziak komentua utzi bearko dute.

        Ikasten eta gogoketan ari an gaineko egunetan fraile nagusia. Geroago ta larriago, deus ezpaitzukean asmatu.

        Etzuen ez ian ez lorik egiten. Gaizki iarri zen, oeratu bearreko.

        Fraile legoak zer zuen galde egin zion.

        Etzion nagusiak bere barrena zabaldu nai, alperrekoa izango zelakotz.

        Legoak berriz ta berriz egunoro:

        —Zer du, aita? —esaten zion.

        Egun batez arriari esanta ere ats artzen zala ta moruak eginikako iru galdera aien berri eman zion.

        —Neronek asmatuko ditiot —esan zion legoak.

        Ilabete igarota morua agertu zenean, legoa buruzagiaren iauntzia soinean zuela iautsi zen berarengana. Bereala asi ziren galde erantzunetan.

        Moruak:

        —Zenbat denboran eman dezakeot nik munduari itzuli osoa?

        Legoak:

        Iarri zaite iduzkiaren gainean ta ogeita lau orduz emanen diozu.

        Moruak:

        —Zenbat balio dut nik?

        Legoak:

        —Judasek ogei ta amar dirutan saldu zuen errege guzien Errege, zeru ta lurraren iabea. Zuk ogeita bederatzi baino geiago eztuzu balio.

        Moruak:

        —Zer da nik orain buruan dudan ustea?

        Legoak:

        —Zuk uste duzuna? Buruzagiarekin ízketan ari zarala uste duzu eta lego ellosta tonto batekin ari zara.

        Moruak orduan bere barnean esan zuen:

        —Tontoena onelakoa denean, zer ote dira besteak? Eztut ezertxo nai —ta komentutik ateratu zen.

 

aurrekoa hurrengoa