www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

SOR BATEN ERANTZUNAK

 

        Gizon sor bat idi pare batekin baba eraiten ari zen. Ondoan beor bat eta mandokoa zeuzkan. Berak ezagutzen etzuen gizon bat eltzen ikusi zuen eta bere artean zion:

        —Gizon orrek ni sorra naizenik eztaki noski. Zer galde egingo, ote dit?

        «Zer eraiten dozu?», esango. dit. «Baba» erantzungo diot. «Zenbat?». «Iru erregu». «Beor ori norena da?» galde egingo du. «Nerea», nik erantzungo. «Ta mandokoa?». «Baita mandokoa ere». Gero esango dit: «Putzu au noraiño da?». «Koxkor onetaraiño», erantzungo diot nik. (Bere eskuetako akullua koxkorduna zan). «Madotz'a nondik joaten da?» galde egingo du gero. «Orroko aldapa ori goitik». «Goiko gainetik urbil dago?». «Goiko gaina itzuli ta berealaxe».

        Gizon sorraren ustez ok izan bear zuten bien arteko galde-erantzunak.

        Bideztiak, urbildu zeneko, biguñik itz gozo ok zuzendu zition:

        —Jainkoak egun on dizula.

        —Baba —erantzun zion sorrak.

        —Ari zara gogotik? —bigarren galdea.

        —Iru erregu.

        Bideztiak orduan itz ok esan zituen bere artean:

        —Onek makur esan dittit gauzak. Eroren bat edo zer ote da berau?

        —Beor ori nerea —esan zion sorrak.

        —Otsoak jango al dik ba.

        —Bai ta mandokoa ere.

        —Akullo ori kenduta, atzeko aldetik sartuko diat.

        —Koxkor onetaraino.

        —Inpernukoak eramango al au!

        —Orroko aldapa ori goitik.

        —Tximistak erreko al au!

        —Goitiko gaina itzuli ta berealaxe.

 

aurrekoa hurrengoa