www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

JUAN MIGELEN ATORRA

 

        Atorra bakar bat zuen Juan Migelek.

        Egun euritsu batean busti zitzaion eta oatzerakoan laratzean iarri zuen. Urrengo goizean erreta arkitu zuen.

        Andre Mariaren eguna zan, ta elizara ioateko, emaztea bere adiskide batengana atorraren bila bidali zuen.

        —Bat bakarra dut eta ura soinean daukat —erantzun zuen adiskide onek.

        —Juan Migel: atorra gabe ioan bear izango duk mezatara.

        —Ez al din eman astakaikuak?

        —Bat bakarra duela eta hura soinean daukala esan dit.

        —A ze pulamentuko gizona, atorra bakarrez dagoena!!! —esan zuen orduan Juan Migel atorra gabeak...

 

aurrekoa hurrengoa