www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

GETARIAKO OLIOA

 

        Gizon bat olio saltzen Getariatik Donostiara zoaiela, bidean egarriturik, tabernara, barnea bustitzera ioan zen.

        Bitartean asto olioz zamatua atalondoan zeukan, burnizko uztaitxo bati lotua.

        Ordu laurden buruan berriz bidean asi zen, len baino beroxeago. Aisago ibiltzeko, txamarreta, soinetik erantzita, astoari gainean iarri zion.

        Noizean beinka:

        —Arre, astoa! —esan ta aurrera zoain beti.

        Aldatz gora zoaila txamarreta bat arkitu zuen, ta:

        —Orain bi txamarreta! —esanez, astoari iarri zion ura ere.

        Berriz beste bat lurretik iaso ta astoari iarri zion.

        —Orain iru txamarreta —esanez.

        Amar aldiz beste onenbeste gertatu zitzaion. Zubi bat igarotzean, txamarreta lurretik iasota ibaira bota zuen, itz auek esanez:

        —Zertako dittiat nik onenbeste txamarreta?

        Eta txamarreta gabe sartu zen Donostian olio-saltzalea; bat izan zen, bakar bat, ainbeste aldiz asto gainetik erori zena.

 

aurrekoa hurrengoa