www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOXEPA TA SENARRA

 

        Gizon bat aste guziko ioaten zen lanera. Larunbatean etxeratzen zenean, bere emazte Joxepa beti minkor ta aika arkitzen zuen.

        —Zer dun beti orrela? —galde egiten zion senarrak.

        —Estomagoko mina, ez ianak eta edanak egina. Bestelako alabearra!

        Nexkak aitari bein:

        —Aita —esan zion—, aita: amak eztu minik, ttanta edaten du egunoro ta egunoro kantari egoten da.

        Aita itz auek entzuteaz ilun gelditu zen. Astelen goizean goiz iaiki ta oi zituen lanetara ioan-bearrean beitian izkutatu zen. Zortzietan amak nexka ardo eske bidali ta kantari asi zen:

 

                Arraultze-pare batekin,

                magra goxo batekin,

                lau pintako batekin,

                nere nexkarekin;

                zeinen ederki gizonaren diruarekin

                raitarai, raitarai, raitararai...!

 

        Senarrak kanta au aditu zuenean, sukaldera irten ta emazteari:

        —Joxepa —esan zion—: kanta zagun.

        Senarra ikusi ta arriturik:

        —Ai, au estomagoko mina; ez ianak eta edanak egina. Bestelako alabearra! —esan zuen Joxepak.

        —Petral ori! Kanta zagunn, nai ta nai ez.

        —Kanta zagun bada —erantzun zion.

        Eta, senarrak:

 

                Arraultze-pare batekin,

                magra goxo batekin,

                lau pintako batekin,

                nexkarekin ta aitarekin,

                eta senar gaixoaren azken diruarekin,

                ...eta, Adios!, banijoa betiko!

 

        Joxepak negarrari eman zion, nexkak negarra ta zinkurin ari. Aitak urrikalduta esan zion emazteari:

        —Geiago ardorik edaten ezpadun, aberastuko gaitun.

        Ala egin omen ziren.

 

aurrekoa hurrengoa