www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kontu eta bersoak
Andres Astiz, «Goldarazko bersolaria»
1895-1922, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Goldaraz'ko bersolaria'ren kontu eta bersoak, Andres Astiz Oderiz (Franzisko Astizen edizioa). Príncipe de Viana, 1960

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRU ANAI

 

        Aberats batek iru seme zituen. Bat abogadu egin zuen, bestea mediku; irugarrenak etzuen nai buruzpiderik artu ta aitaren ondoan bizi izan zen aitaren egunetan. Iru semeeri aitak ogeina mila duro utzi zien. Irugarren seme orrek laster jan zituen bere ogeirak. Anai abogaduarengana joan zen orduan eta esan zion:

        —Nik jan ttiat diru guziak eta ekatzak mila duro.

        Anaiak esan zion:

        —Mutil, zer egin duk?

        —Jan ta edan ta jostatu.

        —Nere dirua ere gastatu eginen duk ik.

        —Ekarri mila duro isil-isilik.

        —To, bada; bainan ez etorri geiago.

        Mila duroak gastatu zituenean, joan zen anai medikuarengana ta esan zion:

        —Nere diruak eta anaiaren mila duroak gastatu nittian. Ik ekatzak beste mila.

        Anai medikuak isil-isilik eman zizkion itz auek gaineratuz:

        —Ez etor geiago.

        Laguntzat azti bat artu ta gauza asmakorrak ikasten asi zen.

        Beste zerbaitez gainera, au ere ikasi zuen: emakume aur egitekoak noiz alaba egin bear zuten.

        Errege batek beregana deitu ta esan zion:

        —Nere emaztea aurdun dago. Semea ala alaba duen asmatzen badezu, ogei mila duro emain ttizut, lepoa kenduko dizut bestela.

        Mutil orrek esan zion:

        —Ekarri zure emaztea, ikus dezadan.

        Ekarri ziotenean, erregearen emazteari esan zion berak:

        —Ea, andretxo: zoazi pixko bat oinez. Orain itzuli ta etorri. Aski da. Eseri zaite.

        Eta erregeari esan zion:

        —Zure emazteari, aurrera dijoala, semetxo bat ikusi diot; itzulita eldu delarik, alabatxo bat.

        Erregeak esan zuen orduan:

        —Eraman mutil au nere jauregiko leku on batera, eman jana ta edana nai duen guzia; eta nere andreak semea ta alaba egiten ezpaditu, lepoa kenduko zaio.

        Andik iru ilebetera erregeren andreak gabeko amaiketan alabatxo bat egin zuen. Errege ilundu zen, Semea nai baitzuen. Deitu zuen mutil ori ta esan zion:

        —Orra nolako gezurrak esan ttuzun; alabatxo bat egin du andreak.

        Mutilak erantzun zion:

        —Alabatxo bat zegoela aurretik esan nizun, eta atzetik semetxo bat. Laster etorriko da au ere.

        Ala jolasean zeudela seme bat ederra ekarri zioten erregeri.

        Orduan erregek gorako bat egin zuen pozez mutillllari esan zion:

        —Tori berrogei mila duro eta nere lezietara zoazi.

        Egia baldin bada, zakuan sartu.

 

aurrekoa hurrengoa