www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erriko jendeentzat osasun legeak
Martin Aranburu
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Iturria: Erriko Jendeentzat Osasun Legeak eta Medikantzako Argibideak (Isabel Arrigainen edizioa), Martin Aranburu eta Manuel Bago Agirre. Euskal Editoreen Elkartea, 1994

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN ARGIBIDEA

 

Gure gorputzean odolak korrimentua daukan zañetako,
eta garunetatik eta bizkar muñetik
datozen zañetako gaxoen gañean.—
Nola diran euskal-errian ugariagoak eta zergatik,
lenengo izendatutakoak bigarrengoak baña.—
Gaitz oen señale eta erremedioak,
eta beren sortu lekuetako osasun-legeak.

 

        Gure gorputzean dauka korrimentua odolak bi zaiñ edo kanale alditan eta oek jatorria artzen duten iturri edo irten lekuan, zeña dan biotza. Kanale oetatik batzuek biotzetik artu eta eramaten dute odola gorputzeko baztar guztietara mantenduaz bizia beretan; odol au da txit kolore gorrikoa eta korritutzen duen zañai deitutzen diogu zaiñ gorriak: beste zaiñ batzuek daude odolak bere korrimentua biotzetik irten eta egiten duanean, atzera odol ori biotzera biurtu edo eramateko; eta nola odol au kolorez urdin-beltz antzekoa dan, korrimentua daukan zañai deitzen diegu zaiñ urdiñak.

        Atzenik, bada beste kanale aldi estu eta txiki bat armiarma sarerik politena beziñ estua, dagoana ere zabaldurik beste zaiñ aek bezela gorputzeko baztar guzietan eta zeñak bildu eta botatzen duten zaiñ urdiñetan, zabaldurik arkitutzen diran toki guzietako odol kondarrak esate baterako, bada da likarda bat uraren eta odolaren bitartekotzat artu litekeana. Ez da bada zalla orrenbeste zabalduta dagoan kanale toki au eta beti lanean dagoana, maiz gaxotzea, eta ala gertatutzen da ere. Geienenbat biotza izan oi da ajeatzen dana eta ez da misterio, bada gizonak sortuera daukanetik beziñ laister amaren sabelean eta illtzen dan artean, beti ari da biotza lanean gelditu ere gabe gau eta egun odola gorputzeko atzeneko baztarretaraño bultzatzen edo biraldutzen.

        Betiko lan onen bitartez gertatzen zaio biotzari beste gorputzeko lan asko egiten duten zati edozeñi gertatzen zaiona zeña dan aunditu edo azitzea, oi zaioten bezela ogia egiten duenari besoa, edo nekazariari eta beste langilleai eskua; baña nola biotzak daukan toki neurri jakiñekoa egoteko, aunditutzean eziñ da egon bear bezela bere lekuan zergatik estuturik arkitutzen dan, eta baita ere berak estututzen ditu inguruko beste gorputzeko zenbait pusketa zeñak diran birikak, eta emendik sortutzen dira nai gabe eta eziñ egonik asko au gertatzen zaionarentzat, nola diran biotzeko saltoak eta asnase estua. Baita ere etorri liteke biotz aunditze au, nola bai dauzkan biotzak barrendikan toki apartakoak odol gorriarentzat eta urdin-beltzarentzat ipiñiak, eta bata besteagandik aragizko sare itxi edo ate batzuek balira bezelako zati batzuekin apartean, ez odol kolore esandako biak alkarrekin nastutzeko moduan, ez badira ondo itxitzen ate oek, bear baña odol geiago gelditzen da biotzaren barruan eziñ irtenik zañetara, eta orduan lan au egiten beartutzen da biotza bear baña geiago zergatik indar geiago egin bear duan odola zañetara bultzatzeko, eta betiko lan onekin, azkenik aunditu egiten da, eta etortzen dira ondorenean len izendatutako saltoak eta asnase estua, eta gañera beste gauza asko guri emen esatea ez dagokigunak, bada dira medikuaren egitekoak ontaratzen diranean: naiz dala biotzeko eta naiz zaiñ gorrietako gaitzik geienak sortutzen dira askotan, edo zardasunagatik edo erreumaren bitartez, eta baita ere ur irazekia edo aguardienta eta tabako belarra geiegi artutzeagatik.

        Azkenean odolak ondo korritu ezin duanean zaiñ edo esandako kanaleetan oen edo biotzaren ajeak gatik, gertatzen da odolak errepresa egiten duala eta berarekin daukan urak, zañetatik iges egiñ izerdia balitz bezela, eta gelditutzen da larru-azalaren azpian eta etortzen dira oñetan, istarretan, eta baita sabelean ere gaxo oek azaldu oi dituzten aundidura izugarriak eta asnasez eziñ beterik egotea, zergatik biriketan ere au bera gertatzen da, bada toki oetan esandako ur orrek ez dioten ongi zabaldutzen uzten eta aizeari sarrera eragozten dion. Era berean odol gelditze esan degun orrek berak toki ematen du beste zenbait gorputzeko lekuetan oei dagozkioten okertasunai, eta ala, buruan ekartzen du zorabioa, gilzurrunetan txixa eziñ sortua. biriketan asnase estua, eta orrela gorputzeko beste pusketan oetako bakoitzari dagokion langintza galerazotzen du. Aiñbesteraño beartu lezazke zañak errepresa egin eta dagoan odolak, non zañ oek lertu edo puskatu litezkean eta orduan odola dijoan kañuetatik irtenik etorri liteke bera kanporatzera naiz dala biriketatik aoko zulotik ixuriaz, edo baita ere buruko garun artean perlesia deritzen diogun gaitza jarraituaz, zeñak denbora gutxian kendu lezaioken gizonari bizia. Bañan beste askotan gertatzen da, naiz da egon odola geldituta zañen barrunbean eziñ korriturik eta lenago izendatutako aundidura aek sortu ere gabetanik, bilduta gelditzea gorputzeko zenbait tokitan, onela sortutzen dala odolbildua izendatzen dan gauza ori. Bi modutan sortu liteke odol bildu au, eta dira: bat, biotzak bear bañan odol geiago eta indar geiegirekin botatzen dualako gorputzeko baztarretara; eta bestea, atzera eziñ biurtu dalako odola bear bezela biotzera, korritu bear dituen zañak estuturik edo bear ez dan bezela arkitutzen diralako; eta odol bildu oek izendatzen dira, lendabizikoa bizia eta bigarrena mansoa; odolbildu oetatik zaña eten eta odola kanporatzera ez dago pauso bat baizik. Oraiñ esaten ditugun odol-bildu oek sortutzen badira gorputzeko zañik txikirik eta estuenian eta an galdutzen bada odola gauza ez dan moduan gorputzeko zatiak mantentzeko eta oei bear duten bizitasuna emateko, orduan au gertatzen dan toki artan sortutzen da aundidura deritzen diogun izatea. Eta oraindik aurrerago gauzak joaten badira eta gelditutzen bada gorputzeko edozein zati edo pusketa nola bai dan besoa edo anka bat batere odolik leku artara iristen ez dala, orduan pusketa orrek ill bear du igertuta, urik ematen etzaion arbola edo landare batek bezela, eta ala gertatu oi da ere sortuaz aragi ustela edo aragia usteldutzea izendatzen degun gaxo jeneroa.

        Eman degu aditzera labur bat zer nolakoak izan oi diran geienenbat, odolak korrimentua daukan zañetako eta oen jatorri leku edo biotzeko gaxoak, eta orain esan bear ditugu itz batzuek garunetatik eta bizkarmunetik jaiotzen diran beste zaiñ batzuen gaxoen gañean, zeñak izendatzen diran zaiñ zuriak edo euskal-erderaz nerbioak.

        Lenago esan badegu gorputzak dauzkala zabaldurik bere atzeneko baztarretaraño kanale aundi eta txiki, aiñbeste non eziñ konta ala diran, odolak aen barrunbean korritu dezan, era berean dauzka ere beste asko eta asko zaiñ zeñak jaiotzen diran batzuek buruko garunetatik, eta besteak bizkar munetik iristen dirala ari batzuen antzera gorputzeko tokirik gordeenetaraño ere. Beste onelako zaiñ bat ere badago bizkar ezurraren bi aldamenetara ipiñia, zeña dagoan oraiñ esan ditugunakin esku emanik bezela, bada batak eta besteak dauzkate eginkizun berentzakoak orain esatera goazen moduan. Lendabiziko esango degu zaiñ oetatik geienak dauzkatela bi sustrai edo zuztar, arbola txiki baten antzera; eta sustrai oetatik batek daukala sentitutzeko eskubide edo eginkizuna: eta besteak mugimentu edo ibilliarena; alako moduan non ebaki edo puskatutzen badegu lenbiziko izendatu degun sustraia, gelditutzen dan bera zabaldurik dagoan gorputzeko toki ura sentidurik gabe; eta ebakitzen badegu mugimentuaren jabe dan sustraia, orduan gelditzen da ibilli ezin dala eta mugitu gabetanik sustrai au dijoan toki guzia; eta osoro puskatzen badira bi zuztar edo sustraiak, orduan ez mugitu eta ez ezer sentitu egiten ez duala gelditzen da gorputzeko zaiñ oek zabaldurik dauden pusketa edo alderdi ura guzia. Gauza oek onela izanik ez dago konturatu bañan zenbateraño dagoan zer itzegiñ, zaiñ izendatutako oek eduki lezatezken ondoezen gañean; eta geiago oraindik ikusten degunean zaiñ zuri oek dauzkatela ere beren kontura gorputzeko zati guziak egin bear dituen lan guzien erreparoa. Eta gañera kargu egiten bagera zeiñ ugariak eta zenbateraño iristen diran zañ oen lantegiak, arriturik gelditutzeko gauza da gure gorputzak berekiñ dauzkan aiñbat jazkera bere barrunbean bakoitza bere eginkizunetarako ipiñiak.

        Ez degu gauza aundirik esango garunetako eta bizkar muñeko gaxoen gañean, bada oek aiñ dira izate aundikoak non beti oetakoren bat sortutzen danean, izan bear duan medikuaren eginkizuna; bakarrik esan bear degu naiz garunak edo naiz bizkar muña gaitzak osoro artzen duanean geienean etortzen dala eriotza; bada gorputzeko zati oek biak edo naiz eta burua bakarrik izan, gelditutzen bada lanerako gauza ez dala, gorputza eziñ bizirik egon liteke eta dator nai eta nai ez eriotza edo illtzea. Bañan naiz eta zerbait ajiatu bañan osoro galdutzen ez dala gelditutzen bada burua oi dan bezela perlesiarekin, orduan gelditutzen dira ere erdi illik besoa edo anka edo arpegiaren erdia; da esatea, edozeiñ zaiñ zuri aetakoak bera jaio edo asitzen dan tokian gaxotzen bada datorren sustraia, zaña zabaldurik dagoan leku ura gorputzean, geldituko da ere illik gutxi edo asko, dala sentiduan, edo dala mugimentu edo ibilleran, edo dala bi gauza oetan.

        Badira ere beste gaxo batzuek garun eta bizkarmuñeko ajeak sortu oi dituenak bear dan bezela edo zuzen ez dituenean oek egiten bakoitzari dagozkioten lankizunak.

        Gaitz oetatik señaleenak dira, lendabiziko, biotzeko miña izendatzen dan gaxo ori naiz eta ez eduki berarekin biotzak zer ikusi, bañan jendearen oiturak lengo denboretan ipiñitako izenarekin berarekiñ ezagututzen da gaurko egunean ere. Danok dakigu gaxo au daukatenak izan oi dituen naigabe izugarriak, zeñetako bat edo besteren bitartez bukaera izan oi duen gaxo oen biziak kolpaturik edo erreka baztar batean itorik azaldutzen dirala, edo modu onetako batera; edo bestela denbora aurreratuaz, gelditutzen dirala zenzu gabe eta zoratuta gaxo errukizko oek.

        Beste gaxo onetarako bat da emakumeak izan oi dutena geienenbat, zeñari deritzaion histerikoa, eta zeña azaldutzen dan asi-aldi gogorrakin batzuetan, igarotzen dituela orduan orain esatera goazen gauza oetakoren bat edo beste, eta iñoiz baita ere guziak batera. Gauza oek dira: lendabizikoa, ito-bear aundi bat, zergatik uste izaten duan gaxoak eztarrian daukala trabaturik gauza ez jakiñeko bat urdalletikan gora etorri balitzaio bezela; bigarrena, zenzua galdutzea eta mugimentu izugarriak gorputz guziarekin egitea azkenean algara zoro batekin edo negar-malko ugariakin ere bai beste batzuetan, sosegua etortzen zaiola; eta irugarrena, beso edo gorputzeko beste alderdiren bat mugimenturik eta zentzurik gabe iñoiz gelditutzea denborale baterako.

        Izendatu bear degu leku onetan beste orain esaten ari geran gaxo oen antzeko bat ere, zeña azaldutzen dan geienenbat ume txikietan, gelditutzen dirala oek puntu batetik bestera eta iñork uste ez duala, illda bezela eta zenzugabe; eta geroagoan dardarara ikaragarri batzuekin beren gorputzean, aurrerago itz egiten degunean umeen gaxoen gañean esango degun bezela: iñoiz azaldutzen da ere gaxo au emakume aurra egiteko daudenetan eta aurgintzako denboran, izanik oso gauza txarra, zergatik emakumearen biziak arraxku aundia edukitzen duan orduan, eta asko ill ere egiten diran. Azkenik beste gaxo bat ere badaukagu emen izendatzea tokatzen zaiona zeña dan San Bitoren dantza deitu oi dana, zergatik gaxo ori daukatenak badiruri beti dantzan dabiltzala zoratuta baleude bezela. Eta ala da izan ere, bada aiñbeste mugitutzen dituen eskuak, non jatekoa bera eziñ asmatu izaten dute aora nola eraman, eta ankakin egiten dituzten aiñbeste mugimentu, non badirurien dantzari batzuek dirala; eta begi eta beste arpegiko masall eta ezpañakin aiñ gauza itxura gabekoak egiten dituzte ere, non jendearen barregarri izaten diran askotan gaxo errukimentuzko oek.

        Oraiñdaño izendatu ditugun gaxo jeneroak dira garunetako eta bizkarmunaren lan egitekoak okertutzen diranean azaldutzen diranak, bañan badira beste batzuek ere esandako leku oek bietatik jaiotzen diran zaiñ zurietan gertatzen diranak antz berean, eta ezagutzen diranak euskal-erriko jendearen artean aize txarraren izenarekin. Izena ipintzen zaio gaxo orri aize txarra zabaldurik dagoan zañarena berarena, eta ala esaten da, lepoko zeñetako miña, istarreko zañeko miña, eta onela beste guzietan ere. Gaxo esaten ari geran au izan oi da biziro mintsua eta oñaza izugarriak berekin oi dituena; ez dago zer esan ez bada ikusi duanari onetarako istarreko zañeko miña zer nolakoa eta zenbaterañokoa izan oi dan.

        Askotan etortzen dira gaxo oek asi aldi batetik bestera tarte jakin bat uzten dutela beti; da esatea, egun batean eta ordu jakiñean lendabiziko joaldia egiñ, eta urrengoa etortzea modu berean egun bat tartean utzita; gauza onen gañean erreparoa jartzea txit konbeni da, bada zer modutan gaxoa azaltzen dan, era berean medikantza sendatutzekoak ipiñi bear dira; badira ere asko erreparo au ez ipintzeagatik atera izan dituztenak bi edo iru agiñ arpegiko zañeko gaitza eduki eta agiñeko miña zeukatelako; bañan ez dago zer esan oñazeak etzuela alde egingo agiñak ateratzea gatik, bada gaitz batak bestearekin ez daukan zer ikusi. Askotan otza dala medioz azaltzen dira zañetako oñaza oek; bañan beste batzuetan izaten da oen asiera gorputza argal eta indargabea egoteagatik, edo baita ere erreuma eta herpetza gatik beiñ bañan geiagotan.

        Naiz eta orain esaten ari geran gaitz jenero oek izan ugariak euskal-errian, zergatik eudi asko egiten duan eta bustitasuna ugaria dan, eta erreumatsua dan bertako jendea, ez da orrela gertatzen lenago izendatu ditugunakiñ, bada geiagotan ikusten dira paraje beroetan eta jende lan askoren mendean bizi ez danaren artean. Bañan gure parajeko nekazaria batetik eta mariñela eta langillea bestetik, bizi dira lan gogorren azpian eta oen garunak eta oen zaiñ zuriak daude geldirik, gertatzen ez dan bezela beste onenbeste zaiñ gorri eta biotzarekin, bada oek asko beartzen ditu indarreko lanean ari bear duanak eta emendik dator ugariagoak izatea gure artean gaxo oei dagozkionak, ez lenago izendatutako zañai eta beste gañerantzekoai.

        Baita ere nola eztul asko igarotzen dan gure jendearen artean, gauza onek ere asko egiten du luzatuaz biotzeko gaitzak sortutzeko; eta azkenik zardadea zeñaren bitartez beste askotan sortutzen diran gaitz oek, da egiten duana gure parajean biotzeko gaxoak askotan ikustea; bañan au ondragarria da guretzat, zergatik beste leku askotan ez dan au gertatzen onela gutxiago zartutzen dalako bertako jendea eta da señalea gure parajea osasuna eta bizia luzatutzeko aek bañan obea dala.

        Eziñ esango degu gauza aundirik izendatu ditugun gaitz oen guzien erremedioen gañean, bada guziak dira medikuaren mendekoak esate baterako zergatik kontu aundikoak azaldutzen diran; bañan adierazotzera emango ditugu familietan jakitea ona dan zenbait gauza iñoiz edo beste eginkizun oetan arkitutzen diranerako.

        Lendabiziko esan bear deguna da gaxo oei aurrea artutzea dala gauzarik onena bada jakiñik dakigun bezela erari gogorrak eta tabakoa dirala txit artarakoak, oek utzi edo gutxi artuarekin erremedio on bat jartzen degu bitartekotzat gaxo oei alde egiteko. Mediku jakintsu batek esaten du gauza oen gañean itz egiten duanean, gizonak dauzkala bere zaiñ gorriak dauzkaten aiñbeste urte: da esatea, naiz ta urte gutxi eduki eta ustez gaztea egon, baldiñ galduak badauzka zaiñ gorriak gizon aura eduki litekeala; eta beste aldera, naiz eta urteak ondotxo eduki, zaiñ aetatik gizonak ajerik ez badauka, eduki litekeala gaztetzat. Au orrela izanik eta izanikan ere gauza jakiña erari gogorrak zaiñ gorrietan azaldu azten dituela zardadeak azaldutzen dituan ajeak berak, gauza egokia izango da esatea, erari oek gizona bear bañan lenago zartutzen dutela, eta ez eratea izango dala erremediorik onena gaitz oetatik alde egiteko.

        Bañan dala edozeiñ gauza gatik, beiñ biotzeko gaitza sortu, eta azaldutzen diranean lenago esandako asnase estu eta aundidura aek, gauza ona da beintzat gorputzetik maiz libratutzea ur gesalakin, eta esne asko eratea eta kafetxo pixka bat artutzea: eziñ gauza geiago izendatuko ditugu guk leku onetan zergatik diran mediku baten eginkizunak onetaraño gaxoa iristen danean.

        Beste orrenbeste esango degu gorputzean zabaldurik dauden zaiñ zurietako oñaza edo aize txarren gañean, bada oek amaitutzeko mediku bati eskatu bear zaiozka artarako daudela berak dakizkien erremedioak; eta lenago izendatu ditugun beste garun eta bizkarmuneko gaxoentzat, nola diran biotzeko miña eta beste esandako aek, bizi modu okerrik ez egitea jan eranean eta beste ibillera moduetan, izango da sortu ez ditezen gaxo oek erremediorik onena; bañan beiñ azaldu ezkeroztikan, medikuak agindu lezaiozkean erremedioak egiten dituala, lagundu bear zaiote oei etxekoak ere alegiñak egiñaz, lanean batez ere beartutzen ez dala gaxorik dagoana, jan eta eran garbiak ematen zaizkala, eta gorputza nagitu ez dediñ pixkatxo bat mugitutzen dala, gauza oek eta medikuak ematen diozkanak alkarrekiñ izan dezaten guziok ikusi nai lutekean osasunara biurtutzeko ongarri ura.

 

aurrekoa hurrengoa