www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erriko jendeentzat osasun legeak
Martin Aranburu
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Iturria: Erriko Jendeentzat Osasun Legeak eta Medikantzako Argibideak (Isabel Arrigainen edizioa), Martin Aranburu eta Manuel Bago Agirre. Euskal Editoreen Elkartea, 1994

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENDABIZIKO ARGIBIDEA

 

Zer gauza dan osasuna eta zer dan gaitza edo gaxoa.—
Zergatik eta nola galdu lenengoa
eta bigarrena sortu litekean.—
Zapamorroak edo gaitz sortzalle biziak.—
Erremedioak zer diran, eta gaxoai
aurreak artzeko beste beargiñak.

 

        Egiaz gure indarrai dagozkioten bañan lan aundiagoak azaltzen dira gure begien aurrean asiera argibide onetan ematen diogun lanari ekitean, naiz dala egin bear ditugun itz bideak diran bezelakoak diralako eta bai eta ere berai eman bear diogun alako itxura modua, non kendurik gabe berez duten izaera jakindekoa, egon ditezen edozeiñ lan oetan oitu gabekoaren alkantzuan naiz izan oek bein ere ezer ikasi gabekoak: edo bai eta ere izanagatik liburuetan oitutakoak, ez diran beinzat medikantzako gañean itz egiten duten aetan.

        Bañan nola uste degun gauza ona dala zerbait ezaguera edukitzea liburu au eskeintzen diogun jendeak, aurrenengo gauza jakin bear batzuena, naiz eta guk itxura gabe berak izkeratu daukagun asmo egiñala guztiakikoa dala medioz, zabaltzeko emko jende artean emen esan bear ditugun esatekoak, barkatuko zaigula uste degu, bada oek izandu dira zenbait gizon jakintsuren arrean beiñ bañan geiagotan zer itzegiñik asko eman izan dutenak. Orrela gertatzen zaigu esan nai degunean zer gauza dan osasuna eta zer dan gaitza edo gaxoa: bada izanik bat eta bestea begien aurrerako itxurarik gabeko izate modu batzuek, nolakoak diran adierazotzea gure liburu irakurleai ez da gauza erraza, alegiña egingo badegu ere puntu au bear bezela argitaratzen.

        Izanik osasuna gorputzak eta beraren izate moduari dagozkioten gauzak ongi alkar artutzen duten denbora bitartea, esan liteke au gertatzen ez dan guztian gaxorik dagoala bera: au da, izaera modu au litzakeala gaitza deritzen dioguna; bañan ez dira gauza oek beti artu izandu oraiñ esan degun moduan.

        Naiz dala osasuna eta naiz gaxoa edo gaitza, ez dira esan degun bezela berez itxura jakiñ bat duten gauza batzuek, baizikan gorputzaren izate moduak, eta beragatik gorputzaren goraberaren mendean egon bear dutenak. Eta ala, naiz antziñako denboren batzuetan uste izan bazuten gure gorputzaren osasunean eta gaxorik egotean zeukatela zer ikusi zenbait ispiritu edo beste munduko gaitzkiñak, eta naiz eta gaurko egunean ere egon sinismena gauza oei ematen dioten zenbait koitadu eta gizagaxo, ez goaz emen denborarik galtzera bear duten erantzuera ez bidezko gauza oei ematen.

        Bañan naiz ez aintzakotzat artu, artutzen ez degun bezela, zenbaiten pensakizun itxura gabeko au gaitza edo gaxoa izateko moduaren gañean, konturatu bear degu ere ez dirala gizon jakintsuak egon denbora guztietan gauza onen gañean iritzi modu batean guziak, bada zer nola izan oi diran berak argitaratu nai izan dituztenean, erabaki dute bi alderdi banakotan gaitzaren izaera nolakoa dan.

        Batzuentzat izango litzake gaxoa, gure gorputzaren izatearen giyatzalle dagoan gauza arrek (eta zeña naiz ez ikustekoa izan daukagun bakoitzak berekiñ), eduki litzakean okertasunak: da esatea, gorputzaren barruan dagoan agintari eta gobernatzalle baten antzera ipiñitako indar bizi ura, zeñaren bitartez daukagun izaera eta gorputzak egiten dituan mudantza guziak, okertzen danean edo bear dan zuzentasunean ez dagonean, sortutzen dala gaitza edo gaxoa deritzen dioguna.

        Orain esan degun dotriña onen aurrean dago berriz beste alderakoa zeñarentzat gaitza izango litzakean gorputzaren pusketan beretan, edo odol eta onen antzeko gorputzak dauzkan korrituaz dabiltzan gauza bustikorretan sortu litezkean okertasunak edo ez bideak: da esatea, lenengoak uste izan dute dala gaitza ez ikusi eta ez ikutu litekean izate modu bat; eta bigarrengoak berriz, begiakin eta eskuakin kargu egin giñezken moduzko gauza bat.

        Ez dagokigu guri leku onetan ematea iritzi bat esandako bi dotriña modu oetatik zeñi derizkiogun onena; eta izan dezaten gure irakurleak gauza oen guzien argibidea, esan bear degu badirala berriz beste batzuek zeñak konponziyo bat bezela bi dotriña aekin egiñ, eta bakoitzetik zerbait artuaz, izendatzen duten gaitza esanaz dala batzuetan gorputzeko izaeran eta besteetan beraren pusketan sortu oi dan okertasun bat: eta au da gaurko egunean gizon jakintsurik geienen sinismena. Esan degun ezkero itz labur batzuetan zer nolakoizat artu izan duten gizon jakintsuak gaitza edo gaxoa, gauza egokia derizkiogu orain esatea beste batzuek zer izan ote litezkean gaitzari sortuera eman lezaioteken gauzak onetzaz arturik edozein izate artaratu lezakeana. Esaera onen bidez kontu atera besterik ez daukagu zenbateraño iritxi litezkean eta zenbat modutakoak azaldu izate modu oek, zeñak izendatzen ez geran asiko gu emen; bañan emango degu ere aditzera labur bat puntu onen gañean.

        Bertatik ikusten degu badirala gaitzari sortuera eman lezaiotekean gauza oetan batzuek gorputzetik kanpora daudenak eta besteak berriz gorputzaren barruan bertan arkitzen diranak. Onda bada iñoiz aizeak ekarri lezakean kalte bat edo jan edo eranak sortu lezakeana, eta burni, arri, edo makilla eta oen antzerakoak egin litzakean okerrak gure osasunean, esango degu dirala gaitz sortzalle gorputzetik kanpoan izaera daukatenak; eta bildurtu bategatik edo gauza txar baten entzuera edo naigabe bategatik gaxoa etortzen danean esango degu gorputz barruan bertan sortutakoa dala gaitzaren izaera; emendik dator bada gaitzari sortuera ematen dioten gauza oei izendatzea kanpokoak batzuei eta barrungoak besteai. Era berean ikusiko degu gaitzari sortuera ematen dioten gauza oetan batzuek beti gaitz jakiñ bat sortutzen dutela eta beste batzuek berriz sortutzen dituztela beste modu baten bitartez ere sortu litezkean gaitz edo gaxoak: egin zagun kontu, naparrei edo baztangari sortuera ematen dionak, beti gaitz au bera piztuko du; bañan aize otz batek, batzuetan eztul bat, besteetan perlesi bat, eta beste iñoiz urdalleko ondoez bat ekarri lezake: au da, ematen diola izaera gaitz bati, zeña beste modu batez ere sortua izan litekean: eta emendikan datoz beste bi izate moduko gaitz sortutzalleak, zeñai deritzen diogun banatikoak batzuei eta askotakoak besteai.

        Ez goaz aurrerago itz bide onetan izendatzera gaitzari sortuera eman lezaiotekean gauza guztiak, zergatikan au da egiteko bat medikantzako liburu azi batena, eta ez gure labur onena zeñatan eziñ egin gentzake aitortutzea besterik puntu oek; eta onela, begiratu txiki bat emanik berai, esan bear degu gaitzari sortuera ematen dioten gauza kanpokoak datozela, aizearen, edo busti-legorraren, edo otz beroaren, edo bizilekuko gora berak gatik; eta oek zer eta nola diran medioz aldi batzuetan, era berean sortutzen dituztela gaitz gutxi edo geiago. Bai eta ere dira gauza oetan izendatu bear diranak, jana eta erariak, eta jan konpongarriak: janzitzeko arropak, eta itz batean, kanpoko gauza gure gorputzaren gañean kolpez edo indarrez zerbait egin lezatekean guziak.

        Gaitzari izaera eman lezaketean gorputz barrunbeko gauzen artean izendatu bear ditugu, jatorria edo gurasbidea, gizon edo emakumea izatea, gaztetasuna eta zardadea, indarren neurria, eta bakoitzak eduki lezazkean usariyoak eta lantegiak; bada gauza oek guziak bat banaka eta oraindik geiago batzuek alkarganatzen diranean, daukate zer ikusi aundia gaxoari asipidea ematen.

        Gaitz sortutzalle banatikoak izendatu ditugun aetan, batzuek ematen diote izaera gizon edo emakume batean bakarrean azaldu litekean gaxoari izan gabetanik au pegakorra iñorentzat, nola diran menenoak eta pozoiak, eta lur eta aize usteldutakoak sortutzen dituzten gaitzak; bañan beste batzuetan sortutzen dituzte ere gaitz pegakorrak, datozenak txertu baten antzera nola diran naparrei edo baztanga, txakur amorratuen gaitza, lipuba, eta onela beste asko antz onetakoak.

        Azkenik, esaten ari geran gaitz sortutzalle oetan badira beste batzuek zeñai deitu diogun zapamorroak, eta jaio eta bizi litezkeanak naiz gorputzetik kanpoan nola bere barrunbean; izanik ain txikiak eta ain izugarrizko ugariak, non onen bidez gaxoa sortutzeko diña diran, alako moduan ezik gaurko egunean mediku guztien lan egiteak eta gauzak argitaratu naiak dijoazen oen ondotik eta oek sortutzen dituzten gaxoak nolakoak diran ikastearen ondoren. Gaurko egunean jakiñ dan bezela jakiteak zer diran eta nolakoak aitortzen ditugun zapamorro oek, asko eta asko aurreratu erazo du medikantza bere bideetan; bada zenbait gaxoren argibideak lenago zer eta nola ziran iñork ez zekizkienak, gaur argitaratu dira eta onen bidez bai eta ere ipiñi sendatutzeko erremedioak nola gertatu dan garrotilloa sendatzeko arekin eta bai eta antz onetara beste batzuekin ere; izanik aurrerako denboretan iñolaz ere bide onetatik etorri bear zaizkigun ondasunak gaitz asko eta asko erremediatzeko artarako zenbait gizon jakintsu egiten ari diran saioen bitartez.

        Azkenik gure irakurleai argitaratzeko liburu onetan aitortu bear ditugun izkuntza batzuek esango degu zerbait zer gauza diran medikantzak eta gaxoai aurreak artzeko beargiñak.

        Naiz eta gauza oen aitormena eduki duten mediku guziak egon ez diran uste batean erremedioak zer izan litezkeanaren gañean, guri ez dagokigu emen esatea, ez bada eduki bear dala erremediotzat edozein gauza gaxorik dagoanak artu al dezakeana, zeñaren bitartez berari osasuna biurtu litzaiokean. Nola bai eta ere gaxo edo gaitzak dauden bakoitza bere klaseetan ipiñiak, an bera gertatzen da erremedioakin ere, zeñetatik bakoitza dijoan gaitz jakin batzuek zuzentzera. Onela bada, urdallean eta esteen barruan egon litezkean gauzak kanpora botatzeko dago medikantza bat zeñari deituko diogun ustutzallea egiten duan bearraren bitartez, eta onek dauzka berriz beste bi izate modu zer eta nola ustutzen dituan esandako gauza aek ikusiaz, au da, aotik edo este loritik, izendatuak, gorakoak edo berakoak onetako bakoitzerako ematen diran erremedioak.

        Era berean beste medikantzak ere dauzkate bakoitzak bere izen jakiñak ipiñi zaiztenak zer eta nola erremedio aetakoak egiten dituzten bakoitzari dagozkion beargiñak, eta ala esaten degu indarra egiteko erremedioak, odola egitekoak, izerdia ateratzekoak, txixa ugaritzekoak, eta onela beste guziakin ere.

        Esanik utzi degun ezkero itz labur oetan zer diran medikantzak eta erremedioak, goazen ikustera zer diran osasuna galdu gabe edukitzeko kontuan eduki bear diran egitekoak, zeñak izendatu besterik egin gabe adierazotzen dute zenbaterañokoa dan beren egokitasun aundia. Esandako egiteko oek denbora guzietan eduki izan dute begiramentu aundi bat leku guztietako agintariengandik; eta zerbaiten bear balira beren baliyoa aitortua izateko, asko litzake jakitea dakigun bezela Jaungoikoa beraren Semeak aditzera eman zizkigula bere dotriña zabaldutzen ibilli zan denbora artan, ipiñiaz bere legeen artean, madarikatuaz bizi modu gaiztoa zergatik emendik ez ditekean etorri gaxotasuna eta gauza kaltegarriak ez bada, eta erakutsiaz on bidea gauza on guzien eta osasuna gordetzeko iturririk onena.

        Guk esan gentzaken guzia zenbateraño dan ongarria erriak eta bakoitzak berak kontuan edukitzea osasuna bear bezela gordetzeko artu bear diran begiramentuak, dago esanik ipintzera goazen esangi aurreko bi oetan, bada ezin geiago luzatu genezake puntu au: osasunari kontu egitea, da osasuna edukitzea; eta erri bateko osasuna, da beraren aberastasuna.

        Azkenik, bukaera emateko lendabiziko argibide oni zeña ipiñi degun liburu onen asieran gure irakurleak eduki dezaten entzuera bat ez bada ere nai eta naiez aurreragoan aitortu bear ditugun zenbait gauza moduena, goazen esatera zer dan gaxoai aurrea artutzea edo argibide onetan azkeneko izendatu degun puntua.

        Gaxo bati aurrea artzeak esan nai du alde egitea gaitz jakin bat sortu lezakean leku edo gauza artatik; eta ala, esaten degunean aize otza dagoan leku batetik alde egin bear dala, da alde egite onen bidez kendu zagun eztula edo alborengoa artzeko arraxku bat; eta esaten danean txertuak galazotzen duala naparrei edo baztanga sortzea, adierazotzera ematen degu txertatzearekin aurrea artutzen diogula gaitz naparreiyaren sortzalleak beraren mende naiz eta jarri eta egon bear izan laguntasunaren, naitasunaren edo gure bearraren bitartez, gure gorputzean egin lezazkean lanbide pegakor eta gaiztoctatik.

 

aurrekoa hurrengoa