www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erriko jendeentzat osasun legeak
Martin Aranburu
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Iturria: Erriko Jendeentzat Osasun Legeak eta Medikantzako Argibideak (Isabel Arrigainen edizioa), Martin Aranburu eta Manuel Bago Agirre. Euskal Editoreen Elkartea, 1994

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN ARGIBIDEA

 

Gure gorputzaren azalean argitaratzen diran
gaitz batzuek (naparrei edo baztanga,
elkorri edo txarranpiña) eta beste antz onetakoak
zer eta nola izan oi diran, eta oen erremedioak.

 

        Naiz eta argibide onetan itzegitera goazen gaitz moduak azaldu oi diran umetasunean, eta egokiago iritzi al izan beraren gañean itzegitea aurrerago liburu onetan umeen gaxoen gañean itzegiten degun argibidean, uste izan degu leku apartako bat bear dutela gaxo oek berentzako; bada aiñ dira bata besteagandik banakikoak beren azalduerako señaleetan, eta aiñbeste nastu litezke beste gaitz batzuekin iraupena daukaten bitartean, eta azkenik bai eta ere gaxo oetan beste askotan ez bezela da gauza bearra zenbait erreparo eta garbitasun egitea, diran bezelakoak diralako eta onela aginduta dagolako.

        Oraiñ itzegitera goazen gaitz modu oei deritzen zaiote azalkorrak zergatik beren asierako denbora bitartea igarotzen danean eta zeñatan edukitzen duten gaxo daudenak berotasun gutxi edo geiago, argitaratzen diran gorputzeko larru azalean batzuetan pikorta itxuran, eta besteetan puslo edo maskullu eta oen antzeko batzuetan zabaldurik, emanik izaera elkorri edo txarranpiña, eskarlata edo besuteoa, naparreiya edo baztanga, eta modu onetan beste izenez ezazutzen diran batzuei.

        Errazago konturatzeko zer nolakoa izaten dan gaitz oen izaera modua, izendatzen dira beretan denbora tarte jakiñak zeñatako bakoitzean gaitzak azaldu oi dituan ere señale jakiñak aurreragoan esango degun bezela. Lendabiziko tartea orain aitortzen ditugun oetatik izaten da gaitzez kutsutu ezkeroztik, oraindik bera ezer argitaratu gabe dagoan denbora bitartea; au da, osasunean mudantzarik igertzen ez duan denbora naiz eta gaitzez kutsutua norbait egon; bigarren tartea deritzen zaio lendabiziko ondoezak sentitzen asitzen danean kutsutua dagoana, eta izendatzen da gaitzaren asiera; irugarren tartea da larru azalean gaitz oetako edozeiñ azaltzen danean esaten dioguna, zeña izendatzen dan gaitzaren azalduerakoa; eta azkenik laugarrena berriz larru-azaleko pikorta, puslo edo maskullu oek legortu eta erortzen dirana, osasunara gaxoa biurtuaz; zeñari deitzen diogun legortzekoa.

        Itzegiten ari geran gaitz oek berekin daukaten gauza bat da, izatea biziro pegakorrak; eta naiz eta oraindik gaurko egunean ez egon ongi argitaratuta zer nolakoa dan gaitza pegatzen duan gauza ura bera, badakigu beintzat gertatzen dala pegatze ori aizearen, edo jazteko arropen, edo gaxo daudenak gorputzetik botatzen dituzten zikinkerien bitartez; eta au jakiñarekin asko aurreratua daukagu ere eraotzi azteko onelako gaitz moduak zabaltzea iñoiz gertatzen dan bezela, ematen dituztela etxeetan naigaberik asko berekiñ dakazkiten arraxku aundiak gatik.

        Beste gauza bat gertatzen dana esaten ari geran gaitz modu oekin da, ez dirala, biziro gutxitan ez bada, azaltzen beiñ bañan geiagotan norbaiten gaiñ bizitza guztian, aukeratuaz onetarako bakoitzak urte jakiñ batzuek, bada asta-naparreiya azaldu oi da bakar bakarrik ume txikien artean, eta elkorriya eta eskarlata berriz, aetan eta baita aziyagoetan ere eta azkenik naparreiya azaltzen da edozein sasoitan naiz eta gaurko egunean asko gutxiago lenago baño, eskerrak txertuari aurreragoan esango degun bezela.

        Itzegiten ari geran gaitz modu onen asierako señaleai dagokionagatik esango ditugu orain beste itz labur batzuek, oen bitartez gure irakurleak ezaguera eduki dezaten gaitz oetakoren bat datorrenean zeiñ izan ote litekean izendatu ditugunetan, medikua gaxoaren jabe egiñ bitartean, eta artu ditzaten ere berakiñ bear diran erreparoak.

        Gaitz oetakoren batekiñ kutsutu eta bera asitzen ez dan bitartean mudantzaren bat egiñ azten norbaiten osasunean, ez da erraza izango antz ematea zeiñ aetako azaldu ote litekean; bañan beiñ gaitzak asiera eman ezkeroztik, denbora bitarte onetan argitaratzen dira aetako bakoitzean señale jakiñak, zeñaren bitartez konturatzen geran zeiñ izan bear duan azaldu bear duan gailza.

        Gauza oek onela izanik, ikusten degunean ume bat zerbait berotasun daukana, urzinzaz edo domiñustekuka ari dala, eta begietako negar malkoak darizkiola sudurretako jarioakin batera, edukiaz erabat eztula gutxi edo geiago, esan gentzake ume oni datorkiola elkorria edo txarranpiña deritzen diogun gaitza. Señale orain izendatu ditugun oek igaro ondorenean, au da, iru edo laugarren egun inguruan asi ziranetik, asitzen da ere gaitza gorputzeko larruan azaltzen, lendabiziko kopetean, bereala zabalduaz arpegi guztira eta lepo ingurura. Berrogeita zortzi ordu barruan artzen du gorputzeko larru azal guztia, zeñatan eduki bear degun begiramentua, bada eskarlatak asko izaten ditu zortzi edo amar ordu lan au bera egiteko, eta gañera au gertatu ondoren segitzen du gaitz onetan berotasunak, elkorrian gertatzen ez dan moduan.

        Elkorriak izaten ditu arkakoso janaren antzeko gorritasun batzuek larru azalean; bañan ez aiñ kolore bizikoak nola oi dituan eskarlatak, eta ez eta ere aiñ nabarmenak eta aziak nola berekiñ asieran naparreiyak izaten dituan. Lau egun igarotzen diranean gorputzean azaldu ezkeroztik, asitzen da alde egiten eroriaz zaia balitz bezelako auts baten itxuran lendabizi arpegitik, eta urrengo beste leku guztietatik segitzen dutela aurreragoko egun batzuetan oraindik eztulak eta begi eta sudurretako negarrak. Gaitz au ez liteke izan baterere bildurgarria gauzak beti onela zuzen gertatuko balira, bañan iñoiz badaki ere okertzen eta ekartzen ondorenean lanbiderik asko aurreragoan esango degun bezela.

        Ez elkorria beziñ sarri asaltzen dana bañan bai bildurgarriago eta txarragoa da eskarlata edo besuteoa izendatu degun gaitza, zeñaren señalerik bearrenak adierazotzera goazen orain.

        Elkorrian lendabizi azaldu oi diran bezela esan ditugun eztul eta sudur begietako negarrak, eskarlatak oi du bere asieratik berriz beti eztarriko miña, eziñ ezer irintxirik gaxoa utzitzen duana, eta berotasun biziro aundi eta erre bear balu bezelakoa: mingaña egoten da ere gorritua alako moduan non badirurien auts gorria gañean bota diotela, edo esan oi dan bezela marrobiaren antzekoa. Esandako señale oek etorri eta ordu gutxien barruan azaltzen da gaitza gorputzeko larruan lendabizi belarri, arpegi eta lepoan, zabalduaz gero ordu gutxian esan degun bezela beste leku guztietara zaplara gorri eta aundi batzuek, itxuratuaz eguzkiak egiñ oi dituan erretasunak eta bai eta ere abakando edo langosta egosi batek edukitzen duana. Gaitzaren legortzea asitzen da geienean bost edo seigarren egunean eroriaz larru azala zaplara aundietan subeari larrua joan oi zaion moduan, izanik aundiagoak azal zaplara oek esku eta oñetan.

        Modu onetan izan oi da eskarlata bidezkoa eta ezer okertasunik gabe joaten danean; bañan sortzen diranean tarteko gaitzak iñoiz oi dan bezela, dira aek biziro txarrak eta odolean gaitzaren pozoia dagoala adierazotzen dutenak. Aurreragoan esango degu zerbait gaitz modu oen ez bideen gañean, zeñatatik batzuek iritxi litezkean aetako edozeñengana, eta beste batzuek berriz diran gaitz bakoitzarentzat jakiñak; eta batak eta besteak beti eraozten diote azaltzen diran gaxoari okertasun eta arraxku aundiagoa beti kontuan eduki bear deguna.

        Itzegiñ zagun oraiñ gaitz pegakorretakoen artean azaldu oi dan nazkagarrienetako baten gañean, eta zeñagandik gaur alde egiñ gentzakean txertuaren bitartez; da au naparreiya edo baztanga.

        Larogei urtez unuztik egiñ du gaitz oni dagokion lantegiak mudantza txit aundia, bada ez da gaurko egunean nazioen kastigu bildurgarri antziñako denboretako eriotzagille ura, baizikan noizik beiñgo ostalaria, geroago eta gutxiagotan gure artean edukiko deguna txertua zabalduaz dijoan bezela, eta azkenik begien aurretik alde egin bear diguna gure aldetik jartzen ditugunean bear bezela onetarako bear diran erreparoak. Gauza onek onela izan bear duala ez dago zer esanik, zergatik Alemaniako nazioan zeñatan dan txertatzea eta txertuberritzea nai eta naiezkoa jende guztiarentzat, ez ziran izandu 1890 garren urtean, au da orain bederatzi urte, berrogeita emezortzi (58) besterik naparreiyarekin ill ziranak; da esatea, gizon edo emakume bat bakarra nazio artan bizi dan milloi bat jende bakoitzeko, erakusten diguten bezela gauza onen gañean urte artan mediku batek eraman dituan kontuak.

        Naparreiyak izaten du bere asiera otzikara aundi bat edo geiagorekin, eta onen ondorean azaltzen dira gora larriak, gorakoak eta gorputz guztiko miñak, zeñak oi diran aundiagoak gerrian gultzurrunetako parean; gañera etortzen dira ere batzuetan burutikako nastutzea gizon edo emakumeetan eta gorputz guztiko dardararak ume txikietan, batezere txertatu gabekoetan. Gauza oek guztiak eta berotasunak alde egiten dute iru edo laugarren egunean kanpora azaltzen naparreiya asitzen danean, eta orduan gaxo dagoana arkitzen da ere deskansuz eta aurreko egunetan bañan obetoago. Lendabizi azaltzen asitzen da naparreiya arpegian ezpañen inguruan; bereala artu oi ditu lepoa, kolkoa eta besoak itxuratuaz gorritasun borobill antzeko batzuek, zeñak geroagoan joaten diran nabarmenduaz azalaren gañean arta ale batzuek balira bezela, ur zuri batez beteak eta beren erdian zapalduak gilbor txiki baten itxuran. Azaldu eta seigarren egun inguruan ur zuri au zornatan biurtzen da eta au gertatzen danean berritzen da berotasuna gaitzaren asieran aiñbat, edo baita ere geiago puslo asko badauzka naparreiyak, naiz eta au ariña danean berotasuna ere izan oi dan modu berekoa. Batzuetan pusloen barruan egoten dala esan degun ur zuri aren lekuan edukitzen dute oek odola eta orduan naparreiya izan oi da biziro bildurgarria eta izendatzen da naparrei beltza. Zortzitik amargarren eguna bitartean legortzen dira posloak eta erorten dira utziaz zauri txiki batzuek zeñak sendatzen diran beren ondoren betiko señaleak utzita.

        Azkenik itzegiten ari geran gaitz oen gañean esan bear ditugun itz laburrak bukatzeko esango ditugu asta naparreiya deitzen diogunari dagozkionak adierazoaz, gaitz onek ez duala zer ikusirik ez naparrei egiazkoarekin eta ez eta ere naparrei zoroa izendatu degunarekin, bada asta naparreiya beti azaltzen da berotasunik gabe, eta bere azaldueran utziaz egun bateko edo biko tarteak; gañera pusloak ez dira erdian zapaltzen eta beren barrungo ura ez da ere naparreiyarena bezela zornatzen; eta azkenik astanaparreiya bakar bakarrik azaltzen da beti ume txikietan.

        Aditzera emanik bada gure usteetan gaitz modu oen izaera nolakoa oi dan al izan degun laburtasunik aundienarekin, bukaera emateko bostgarren argibide oni esango ditugu itz bi berari dagozkioten erremedioen gañean.

        Jotzen badu gaitz oetakoren batek gizon edo emakume osasuna onekoa eta sendoa, eta ez badator gaitza indar aundiarekin, asko da gaxoa edukitzea leku artarakoan oztu ez dedin moduan eta artuaz garagar edo borraja loreen ur pixka bat bada onenbesterekin ondoezak alde egiñ oi du egun gutxi barruan ez badira sortzen beintzat gaitz oek berekiñ iñoiz oi dituzten okertasun edo ez bideak. Oetatik geienenbat elkorrian azaldu oi diranak dira biriketako katarroa eta alborengoa; eta ala, gertatzen danean gaitz onekiñ umea gaxorik dagoanean iriztea daukala berak asnase estua, berotasun aundia eta pulsu bizia, eta onetzaz gañera ikusiko balitz elkorriaren piporta gorri aek alde egiñ edo ezkutatzen dirala bat batera larru azaletik, bereala deitu bear zaio mediku bati denborarik batere galdu gabe, bada ume arrek dauka pulmoniya edo onen antzeko beste gaitz bildurgarri bat. Gaxoaren jabe medikua egiñ bitartean ipiñi lezaioke umeari bularbitartean eta bizkarrean linazizko' enplasto bat mostaza autsarekiñ nastua, edo baita ere sartu umea ur epeldutako bañu batean zeñetan ona dan botatzea azkena izendatu degun autsa bera.

        Betazaletako eta begietako miñak, zeñak sortu oi diran ere elkorri ondorean, azaldu ez ditezen, da biziro gauza ona edukitzea leku aetako garbitasun aundia, eta au bera egiñ bear da ao eta eztarriarekin ere.

        Eskarlataren oker aldietan sarriena etortzen dana da eztarriko miña gaitz onek beti berekin duana biurtzea beste moduko batean, au da, eztarria usteltzen duan modura, edo garrotilloa sortu azten duala; ez dago zer esanik zenbaterañoko erreparoak artu bearko ditugun bada gaitz onekiñ. Edukiko da beti eztarria garbi limoiaren zumu edo beste artarako medikuak agindu litzakean erremedioakin bear bezela igortziaz izipu txiki batekiñ. Beste okertasun bat oi duana eskarlatak da gultzurrenetako gaitza zeñak egiten duan gorputz guztia aunditzea lendabizi betazaletatik eta arpegitik asiaz eta bai eta iñoiz azaltzea gorputz guziko dardarara bildurgarri batzuek askotan eriotza beren ondorean ekartzen dutenak.

        Gauza oek erremediatzeko da medikantzarik onena esnea besterik ezer ere artu gabe gaxoa egotea eta lurrunakiñ izerdi aundiak aterazitzea, emanaz ere barrua garbitzeko eta txixa ugaritzeko dauden beste erremedio artarakoak. Azkenik gaitz modu oetan eduki bear da garbitasun aundia eta ipiñi erreparo guztiak ez ditezen okertu, eta gaxo daudenak ez ditzaten pasatu zenbait naigabe gaitz oetan sortu litezkeanak emanik noizik beiñ bañu epelak.

        Baita ere gaxo oetan guzietan agindu bear da beren gandikako apartamentua utziaz aek leku bakarretan beren kontuartzalleak beste iñork ikusten ez dituala, egiñik ere arropa eta beste aen egon lekuko gauza guztien garbitasuna eta itxiaz eskolak eta beste edozein jende billera aundiak osatu litezken lekuak onelako gaitzen batzuek azaltzen diranean.

        Obetoago argitaratzeko izendatu ditugun gaitz oek batak bestearekin dauzkaten itxura moduak eta ez izateak ipintzen degu orain itz gutxian aitormen aurreragoko au gure irakurlearen ikusmenerako.

 

 

ELKORRIA EDO TXARRANPIÑA

 

        Berotasuna ez da aundia: ez da geituaz joaten eta geienean gutxitzen da elkorria azaltzen danean.

 

* * *

 

        Elkorria azaltzen da laugarren egun inguruan lendabiziko arpegi eta lepoan eta joaten da andikan gorputz guztira zabalduaz beste bi egunean.

 

* * *

 

        Elkorria azaltzen da arkakoso janaren itxuran eta tarteko larru azala egoten da oitura duan moduan.

 

* * *

 

        Elkorriak irauten du larru azalean bost egun eta oen ondorenean joaten da larrua zaiaren antzeko auts bat balitz bezela.

 

* * *

 

        Mingaña egoten da lakarrez betea eta inguruan gorritua.

 

* * *

 

        Geienean azaltzen dira begietako negarra eta sudurretako jarioa, eta eztula gutxi edo geiago.

 

* * *

 

        Gutxitan oi da eztarriko miña.

 

* * *

 

        Gaxoak ez dira burutik nastutzen.

 

* * *

 

        Elkorriaren ondorean geienean sortu oi diran gaitzak izaten dira eztul txarrak, alborengoak, eta begietako eta belarrien barrungo aundidura zornatzekoak.

 

 

ESKARLATA EDO BESUTEOA

 

        Berotasuna da txit aundia eta irauten du gutxitu gabe gaitza azaldu ezkeroztik atzeneraño.

 

* * *

 

        Eskarlata azaltzen da bigarren egunean lendabiziko lepoan eta bular inguruan; eta zabaltzen da gorputz guztian bereala, au da, zortzi edo amar orduan.

 

* * *

 

        Larru azal guztia azaltzen da gorritasunezko zaplara aundi batzuez betea tarterik utzi gabe.

 

* * *

 

        Eskarlatak irauten ditu sei edo zazpi egun eta oen ondorean joaten da larrua zaplara aundietan sube larruaren antzera.

 

* * *

 

        Mingañak edukitzen ditu marrobiaren piporta gorrien antzeko koskor txiki batzuek.

 

* * *

 

        Ez da beñere azaltzen begietako negarrik eta sudurretako jariorik, eta eztula berriz gutxitan.

 

* * *

 

        Beti du berekin gaitz onek eztarriko miña.

 

* * *

 

        Geienean nastutzen dira gaxoak burutik eta iñoiz izaten dituzte ere gorputzeko dardararak.

 

* * *

 

        Eskarlata ondorean geiena sortu oi diran gaitzak dira giltzurrunetako gaitza zeñaren bitartez gorputza guztia aunditzen dan, erreumak, garrotilloa eta gorreriya.

 

 

NAPARREIYA EDO BAZTANGA

 

        Berotasuna geienean da aundia eta iru edo laugarren egun bitartean azaltzen asitzen danean naparreiya zeñak aurrenengo irteten duan kopetean eta ezpañien inguruan, gutxitu egiten da.

 

* * *

 

        Naparreiyak aurrenean izaten ditu piportak zeñak bigarren egunean biurtzen diran puslo edo maskulutan, eta oek erdian zapalduak eta zuri antzekoak izaten dira.

 

* * *

 

        Mingaña egoten da lakarra eta askotan aunditua.

 

* * *

 

        Ez da azaltzen naparreiyan sudurretako jariorik eta begietako negarrik; eta oi du berekiñ eztarriko miña naiz ez eskarlatak aiñ betekoa.

 

* * *

 

        Geienean oi du naparreiyak berekiñ gerriko miña.

 

* * *

 

        Geienean naparrei dunak burutik egiten dute eta bai eta ere askotan oi dituzte gorputz guztiko dardararak.

 

* * *

 

        Naparrei ondoren ez da sortu oi beste gaxorik bañan zornatutako pusloak izan litezke berez arraxku aundikoak begietarako eta baita ere utzitzen dituzte larru azalean betiko señaleak.

 

 

ASTA NAPARREIYA

 

        Berotasuna izan oi da guztiz txikia eta alde egiten du bigarren eguna ezkeroztik.

 

* * *

 

        Asta naparreiya azaldu oi da bigarren egunean, lendabizi bular eta bizkar aldean, eta gero arpegi, beso eta istar eta anketan.

 

* * *

 

        Asta naparreiyak asieratik oi ditu berekiñ puslo edo maskulloak eta ez pikorta gogorrak naparreiyak dituan bezela lenengotikan.

 

* * *

 

        Asta naparreiya egun gutxian legortzen da eta ez du ondorenean uzten señalerik naparreiyak bezela.

 

* * *

 

        Beste edozeiñ bañan pegakorragoa da bañan ez da azaltzen umeetan besterikan.

 

* * *

 

        Da ere guztietan kontu gutxienekoa, eta ez du ondoren gaitzik ekartzen.

 

* * *

 

        Asta naparreiya da gaitz jakiñ bata besteren antzik gabekoa eta zer ikusirik ez daukana naparrei zoroa deitzen diogunarekiñ.

 

        Gizonak bezela izan oi dute ere naparreiya zenbait animalik nola oi diran ardiak, zaldiak eta beiak bakoitzak bere antzekoa eta itxurazkoa. Ardietan azaltzen dana da gizonak izaten duan naparreiyaren antzik geiena daukana eta egoten da gorputz guztian zabaldurik: zaldiak edukitzen dutena izan oi da askotzat leku gutxiagoan zabaltzen dana bada geienean azaltzen zaiote anka-beetan; eta azkenik beiarena egoten da bakarrik oen errapean edo titi muturretan. Onen bidez eta gizon jakintsu batek gauzari artu zion erreparo aundien bitartez sortu zan txertua naparreiyari alde egitekoa, zeñaren gañean goazen esatera itz batzuek oraiñ argibide onen bukaerarako.

        Txertatzea eta txertuberritzea.— Medikantzako kondairetan interesatsuenetatik bat bada iñolaz ere Jener zeritzaion mediku ingeles arrek egiñ izan zituan alegiñak eta lanbideak iritxi zuan arte jendeen artean sartu eta ontzat oek edukitzea naparreiyaren txertua.

        Lendabiziko ezagutu zan zer gauza zan txertua Inglaterrako Glaucester deritzaion probintzi batean, zeñetan bertako artzai batzuek konturatu ziran beiak biltzen edo esnea oei jazten ibiltzen ziranetatik nor edo nori pegatzen bazitzaion iñoiz edo beste beiak errapean izan oi dituzten maskullu edo pikorta batzuek, au gertatzen zitzaioten aek ez zutela beñere izaten naparreirikan. Geienean gertatu oi dan bezela gauza on bat ustegabean norbaitek billatu edo ezagutzea, orduan ere gertatu zan jende oekiñ, zeñatatik askok ez ziyoten eman nai izandu bear zuan baliyo eta sinismenik Jaungoikoak azaldu nai izan zioten gauza miragarrizko oni. Bañan lenago izendatu degun Jener mediku ura, zeña bizi zan orduan (au da, gure aurreko gizaldiaren bukaeran), au gertatu zan paraje oetan, asi zan erreparoak artzen eta ikasten zer nolakoa zan beiak izaten zuten gaitz esandako ura, eta nola gertatu ote zitekean gaitz au gizonai pegatzen zanean ez naparreiyak jotzea gizon edo emakume oek. Izandu zituan gizon jakintsu onek au argitaratzen zuan bitartean eta bai eta geroztik ere naigabe asko, zergatik askotan oi dan bezela eziñ au eraman zutenak eta eziñ ikusiak, egiñ zituzten ere beren alegiñak al izan zuten modu guztiakin gauza arren baliyoa lurperatzeko eta jendeak ez aintzakotzat artzeko; egiñik azkenik bei baten itxura paperetan, zeñean azaltzen zan au guztia zauriz beterik eta ume biziak jaten ari balitz bezela; esanik ere, txertatzea etzala gauza gizonai egitekoa baizik ganadu eta oen antzekoai bakarrik. Bañan denborarekin egiak bere bideak iriki zituan eta gaurko egunean txertatzea dago ontzat emana eta ezagutua paraje aurreratu guztietan: ez da erraza adierazotzen beraren ondasuna eta egiñ dituan mesedeak, bada beraren parekorik ez degu ezagutzen ez bada kordea kentzeko erremedioak zeñaren bitartez gelditzen dan sentidurik gabe gure gorputza; eta gaurko egunean egiten diran operazio aundi eta bildurgarrietatik ateratzen dan beziñ erraz ateratzea.

        Zenbateraño eragozten duan txertuak naparreiya jakiteko ez dago ikusi besterik artarako kontuak artu eta dauden lekuetan, beti gertatzen dala azaldutzea naparreiya geienenbat txertatu gabekoetan; iñoiz edo beste txertatutakoetan; eta beiñ ere ez egiñ kontu, txertuberritutakoetan. Gauza onek adierazotzera ematen du txerta aldi bat bakarra dala denbora jakiñ arte baterañoko gaitz gordetzallea; eta ala, onen gañean ipiñi diran erreparoak erakusten dute bost edo sei urte igaro ezkeroztik beiñ txertatuta, gelditzen dala atzera gorputza naparreiyak jotzeko bide edo moduetan, bada esandako denbora bitartean bakarrik edukitzen du bere indar edo birtutea txertuak. Onetan bakarrik utsegiñ zuan lenago izendatu degun mediku txertua lendabiziko asmatu zuan arrek, bada uste izan zuan asko zala beiñ bizi guztian txertatzea naparreiyaren bildurrik gabe egoteko; bañan denborak erakutsi du ez dala au onela, eta bai eta ere zenbat eta geiagotan txertatu bere sasoi moduetan, orduan eta errazago alde egiten zaiola naparreiyari bada mediku jakintsu batek eraman dituan kontuetatik sei milla naparreiyarekiñ illdakoen artean, ateratzen du oetatik euneko ogeita bost (25%) zirala berak ziyoten ez txertatutakoak, bañan ez zeukatenak besoetan txertuaren señalerik; euneko zazpi eta erdi (7'50 %) txertuaren señale bat bakarra ageri zutenak; euneko lau (4%) bi señalekikoak; euneko bat eta iru laurden (1'75%) iru señalekikoak, eta lau señale edo geiago zeuzkatenetatik, bakarrik pasatu zutela naparreiya euneko iru laurdenek (0'75%). iritxi ere gabetanik euneko batera.

        Udaberria eta udazkena dira urte sasoirik onenak txertatzeko sei illabete kunplituta dauden umeak; obeak dira esandako urte sasoi oek ez udara edo negua diran baño, zergatik neguko otzak aizeratu azten du asko txertuaren etorrera, eta udaran berriz usteldu egiten da askotan txertuko zornea; bañan alaz guziaz ere leku batean naparreiya zabaltzen asi ezkero, edozeiñ denboretan sartu liteke txertua naiz eta bai eta ere ume jaio berriai, bada gertatu litekean gauzarik okerrena litzake, bat batera azaltzea txertua eta naparreiya zergatik egon litekean umea naparreiyarekiñ kutsutua txertua sartu bañan lenago, eta onetatik ez letorke gaitzarentzat ezereren okerrik, baizikan mesede baizik ez du egiten orduan ere txertuak naparreiya bigunagoa izateko. Umeen artean ez du txertuak egiñ oi osasunean mudantza aundirik, bada iñoiz edo bestetan bakarrik sortu oi du berotasun pixka bat, txertua sartu eta andik iru edo lau egunera asitzen diranean pusloak zornatutzen; orduan batzuetan azaldutzen da zerbait berotasun, eta txertatutako lekuan bertan azaltzen diran aundidurak edo beste gañerantzekoak, dira alakoak nolakoa zan txertua, eta zenbat tokitan au sartua izandu dan.

        Agindu oi da geienetan zulatzeko beso bakoitza iru lekutan, zeñatan au egiñ eta iru edo lau egunen barrunbean asitzen dira sentitzen txertatutakoak miñ pixka bat eta azkure aundia; laugarren egun inguruan azaldutzen da botoi txiki baten antzeko piporta gogor bat, zeña biurtzen dan puslo edo maskullutan bostgarren edo seigarren egunean; maskullu au da erdi erdiyan zapaldua, eta bere inguru guztia gorritasunez betea egoten da; zortzigarren egunean iristen da bere azitasunik aundienera, eta edukitzen du orduan zillar kolorea, bere barruan daukan zorneak ematen diona: amargarren egunean legortzen asitzen da puslo au, eta legortzen danean guztia, erortzen da ogeitik ogeita bostgarren egunaren inguruan utziaz señale biribill bat beti ezagutu oi dana.

        Batzuetan gertatzen da esan degun puslo edo txertuak ateratzen dituan maskullu aek ez edukitzea beren erdian, eduki bear dutela esan degun bezela, arako zapaldu ura; onelako pusloak ezkutatzen dira biziro egun gutxiren barrunbean eta orduan txertu au ez da bear bezelakoa, eta ez du edukitzen ere naparreiya eragozteko indar edo birtuterikan, beartzen dala beragatik berriz txertatzera au gertatzen zaiona.

        Txertua izan liteke esan degun bezela beiaren errapetik aterea, bañan bai eta ere zaldietan sortua, eta azkenik ume baten besoan zegoana.

        Izanik aiñ gauza erraza eta baita ere egokia besoz besoko txertatzea, badauka onek ere bere arraxkua, zeña dan, beiñ edo beste gertatzea txertuarekin batera eragoztea gaitz txarren bat txertatzen danari, zergatik egon litekean zenbait gaitz pegakorrez nastua txertua ematen duan umea; beragatik onekin eduki bear da kontu aundia eta aukeratu onetarako guraso osasuna onekoen umea, sei edo zazpi illabete gutxienean dauzkana, bada onetara ezkero azaldu oi zaio umeari berekiñ badauka gaitz gaiztoren bat odolean.

        Gaurko egunean erri aundietan txertatzeko dagoan usariyoa da ateratzea txertua txal gazteen errapetik zeñak aurrez egoten diran ere beiaren txertua sartuta. Onela eragozten da pegatu al izatea txertatzen dan ume edo beste edozeñi biriketako gaitza, zeña askotan eduki oi duten beiak eta ez berriz txal gazteak; eta oek edukitzen dituzte artarako jarrita dauden leku egokietan zabaltzeko erri guztietan txal oei ateratako txertua alkate edo beste edozeñek eskatzen duanean.

        Bukaera emateko argibide oni esan bear ditugu itz bi txertatzea nola egiten dan eta geroagoan berarekiñ artu bear diran erreparoaren gañean, onela argitaratzen degula gauza onen ondasuna zeñaren bitartez eragotzi litekean naparreiya dan bezelako gaitz nazkagarri baten sortzea eta jatorria.

        Medikua da bakar bakarrik eskubidea daukana gauza oek egiteko onetarako eskatuaz erriko alkate edo agintariai bear dituan txertuak, eta oek sartzeko artarako egiñ eta dauden lanzetak. Ez gera aspertuko gauza onen gañean jendeari adierazotzen zeiñ usariyo txarra dan leku askotan egiten dutena egitea, au da, txertua sartzea orratzarekiñ edo bizar labanakiñ, bada oekin gertatzen dana da ez txertuak artzea eta bai eta ere beiñ bañan geiagotan egindako urratuak edo zuloak gaiztotzea. Edozeiñ moduz ere txertua sartu liteke zulatu txiki bat eginda, edo arramaskaren antzeko urratu txiki baten bitartez, edo azkenik bai eta ere txertuaren zornea larrupean jiringa txiki artarako batekiñ sartuta; bañan beti eduki bear dira onetarako kontuan orain esatera goazen gauza oek.

        Lendabizikoa, txertua kentzen zaion umeak izan bear duala osasuna onekoa eta odolean lenago esandako gaitz gaiztorik ez daukala dakiguna: bigarrena, ez dala txertatzeko denboran odolik atera bear; irugarrena, eduki bear dala kontua txertatu ondorenean, au sartu dan lekua garbi edukitzekoa ez ditezen sortu izipula edo aundidurak iñoiz gertatzen dan bezela; eta laugarrena, txertatu bear dala besoaren goienean agiri dan aragi pusketa lodi arren ondoan egiñaz iru zulatu aldi beso bakoitzean lanzeta berria artuaz ume bakoitza txertatzerakoan.

        Gauza oek onela egiñik eta txertu on batekiñ, beti ongi erantzuten du lantegi onek; eta oraindik obetoago erantzungo luke berriz, egingo balitz gure parajean kanpoko nazioetan bezela nai eta naiezekoa txertatzea jende guztiarentzat, emanik kastigu gogorrak onetara jarri nai ez duten guziai, bada ez bakarrik dira onelakoak beren buruaren kaltegilleak, ez bada bai eta ere besterentzat arraxku ipintzalleak beren ajolagabekeriaren bitartez.

 

aurrekoa hurrengoa