www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erriko jendeentzat osasun legeak
Martin Aranburu
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Iturria: Erriko Jendeentzat Osasun Legeak eta Medikantzako Argibideak (Isabel Arrigainen edizioa), Martin Aranburu eta Manuel Bago Agirre. Euskal Editoreen Elkartea, 1994

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN ARGIBIDEA

 

Gure gorputzak asnasea artzeko ipiñita dauzkan
tokietako gaitzik ugarienak, au da,
eztarriko, zinzurreko eta biriketakoak.—
Zergatik gaitz oek diran ugariagoak gure parajean.—
Asnasea artzeko tokietako osasun legeak.

 

        Asnasea artzeko ipiñita gure gorputzak daukan lekuak baditu zenbait pusketa, zeñatatik lendabizi izendatu bear diranak diran birikak, daudenak beren barrunbe guztia kanale txiki batzuez beteak, eta oek berriz beste eziñ konta ala zaiñ txikiz estaliak daramatenak gorputz guztiko odola leku aetara; birikak daude zaku baten antzeko estalgarri baten barruan gordeak, eta gañera kanpoko airea beretara zinzurra esaten diogun kanale lodi baten bitartez sartzeko moduan: azkenik dauka berriz zinzurrak bere asiera lekuan zabaldu aldi bat, zeñatan sortzen dan egiten degun itza, zeña izendatzen dan eztarria. Pusketa oek guztiak daukaten egitekoa ez da besterik ez bada alkarganatzea gure gorputzaren leku barru oetan, zañetan dijoan odola eta kanpoko airea; modu onetan artu ditzan odolak argandik artu bear izaten dituan konpongarriak, gauza izan dediñ biziak beste gorputzeko pusketa guztietan iraun dezan, eta utziaz ere bere lanak egiñ ondoren baztar guztietako zañak korrituta, kaltegarri gelditzen zaizkan beste gauza batzuek; onela ikusten degula arrigarritasun aundi batekin zeiñ miragarrizko egitekoak gertatzen diran gure barrunbean, odolaren eta kanpoko airearen artean dagoan alkarganatasun onen bitartez. Alkar jotze au bi gauza oen artean gertatzen da arako birikak beren barrean dauzkatela esan degun kanale txiki aetan, zeñak arbola baten sustraien antzera dijoazen txikituaz ugarituaz dijoazen bezela: oetara kanpotik sartzen dan aireak zinzurrean bera etorriaz, ez dauka esan ditugun zaiñ txit ugari eta txiki aen barruan datorren odolarekin nastutzeko, armiarma sare baten antzeko estalgarri bat ez bada biyen tartean, eta an aldez alde pasatuaz egiten dituzte odolak eta kanpoko aireak beren artean, lenago aitortu ditugun tratu aek, zeñak nola oi diran adierazotzeko gure irakurleai ez daukagun modurik leku onetan zergatik diran argibide oni dagozkion bañan egiteko luze eta aundiagoak.

        Emen aitortu bear ditugu bakar bakarrik, izendatu ditugun asnasea artzeko pusketa oetan geienenbat sortu oi diran gaitzak, zeñak lenago esan degun bezela izan oi dira ugariak zergatik leku oek egon bear duten beti esate baterako kanpoko airearen mendean, eta onek bere otz beroan eta bere izaera moduan oi dituan mudantza eta gora bera aundiak.

        Begiratzen badegu zeiñ aldetatik geienenbat sortuera izan dezaketean asnasa artzeko tokietako gaitzak, ikusiko degu dirala edo katarroen aldetik, edo gaitz pegakorrak sortzen diran aldetik, edo kolpe eta antz onetako beste beargiñ oker eta kaltegarriren batzuetatik. Lendabizi izendatu degun aldetik sortu oi dira geienenbat gaitz modu oek, batzuetan katarroak deitzen diogunen antzera, eta besteetan berriz, oraindik gogorragoak izanaz, nola diran alborengoak eta biriketako aundidurak.

        Bigarren lekuan izendatu ditugun etor-bideetan azaltzen zaigu gaitzik aundi eta bildurgarriena bezela biriketako gaitza, edo tisikoak deitzen diogun aena, eta zeña zenbateraño dan pegakorra atzeragoan zerbait esan degun liburu onetako argibide batean; eta onen urrengo berriz dator gaurko egunean gure artekotzat gelditu naiean dabillen beste gaitz bat zeña ezagutzen degun trankazoaren izenarekin.

        Azkertik, kolpez edo beste onetako moduz esaten ari geran leku oetan sortu litezkean gaxoen gañean, eziñ aurrez ezer izendatu gentzake, zergatik izaten diran alakoak nola eta zenbaterañokoak oi ziran gaitz oei sortuera eman lezaiotekean kolpeak edo ebakiak.

        Asiera emango diogu lendabizi izendatu degun alderditik etorri oi diran gaitz moduai, ipiñiaz oen artean aurrenengo eztarriko katarroa esaten dioguna, zeñak edukitzen duan bere egon lekua zinzurreko geienean, lenago guk egiten degun itza sortutzen dala esan degun toki artan bertan.

        Eztarriko katarroa daukatenak sentitzen dute leku ortan garraztasun edo azkurea; gañera edukitzen dute zakur eztula izendatu oi dan moduko ura; itza izan oi da ere isilla eta lakarra: gaitzaren asieran naiz eta ez dan agertu oi karkaxik geroagoan azaltzen dira oek izanik argiak eta pegakorrak eta aurreragoan biurtzen dira belar kolorekoak eta luze antzekoak. Gaitzak geienean egun gutxitan irauten du eta berekiñ azaltzen diran esandako naigabeak alde egiten dute karkaxak botatzen gaxoa asten danean; bañan batzuetan gaxo dagoanak bear bezelako begiramentuak ipiñi ez ditualako, edo ondo sendatu baño len gaitza berritu dalako, edo artu ditualako eran gogorrak, edo eztarriko miña beste gaitz txarren baten mendean dagoana dalako, gertatzen da sendatu bearrean luzapen aundikoa bera gelditzea. Orduan irauten du eztarriko gaitzak au sortutzen duan gaxoak aiñbeste, eta naiz eta ekartzen dituan naigabeak ez izan aurrenean aiñ mintsuak eta desegokiak, geroagoan izaten dira aek nabarmenagoak, eta geitzen dira eztarriko garraztasuna, eztula, karkaxak eta beste gañerazko esan ditugun oek.

        Ez degu leku onetan aitormenik egingo aurreragoan umeen gaxoen gañean itzegitera goazenean beste argibide batean izendatuko ditugun eztarriko bi gaitz moduren gañean zeñai deitzen diogun eztarriko estua edo ito bearra, eta garrotilloa; eta oek alde batera ordurako utziaz goazen itz batzuek esatera beste katarro baten gañean zeña dan petxuko katarroa edo eztul katarroaren izenarekin ezagutzen deguna.

        Gaitz au ere azaldu liteke egun gutxikoa edo luzapen aundikoa izanaz, eta esan gentzake dala iñolaz ere asnasa artzeko tokietan maizen eta ugarien azaldu oi dana izendatzen degun gaxo au. Gertatzen da esaten deguna zergatik lenago aitortu degun bezela, asnasa artzeko tokiak dauden kanpoko airearen mendean, eta onek bere otz beroan eta beste gauzetan izan oi dituan gora bera aundiak.

        Petxuko katarroa asitzen da leku orretako garraztasun eta baita ere iñoiz oñaza txar erdiko ezurraren atzean edo bizkar atzean asentua daukan batekiñ, zeña ugaritzen dan eztula egiteko edo itzegiteko denboran. Katarro aundia badator, edukitzen ditu asieran gaxo dagoanak otzikarak, buruko miña, jateko gogorik eza, pulsu bizia eta berotasuna, zeñak alde egiten duten bi edo iru egunen barruan; bañan gaitza bada berez ariña ez du lekurik ematen esandako gauza oek guztiak azaltzeko. Gaxoak egiten dute eztula kolpezka eta sarri antzean, izanik bera aurren aldean legorra: bañan denbora gutxi barru azaltzen dira karkaxak. lendabizi argi antzekoak eta geroagoan berriz loditzen diranak. Asnasea artzen ez dute ezer trabarik eduki oi, bañan iñoiz ikusten badegu dijoala ura estutuaz, esan gentzake gaitza nabarmendu dala eta arrapatu dituala arako biriketan daudela esan degun azkeneko kañu estu eta txiki aek, eta orduan da bera txit kontuzkoa eta arraxku aundikoa bada errai bukaera txarra izan lezake itotzen duala gaxorik dagoana. Itzegiten ari geran katarro au sendatu bearrean gelditzen bada luzapen aundia daukala, zenbat eta denbora geiago iraun, orduan eta zallago izaten da kentzea, eta askotan gertatzen da edukitzea au gertatzen zaiotenak beren eztul zarra bizi diran denbora bitarte guztian. Gaxo oek ez dute oñazarik izan oi, bañan beren asnasea beti da gutxi edo geiago estua, eta estutasun au ugaritzen zaiote danik eta indarrik txikiena egiteko beartzen diran bakoitzean. Beti egiten dituzte ere beren eztul aldiak, eta geienenbat berriz goiz aldera edo egunsentian, modu onetan botatzeko gabez osatu zaizten karkaxak; oek izan oi dira ugariak eta modu askotakoak, asi arrautza zuringoaren itxura daukatenetatik eta illar alearen antzekoetaraño.

        Bizi litezke gaxo oek urte askotan egunero gure basarrietako eta beste langille jende asko ikusten ditugun bezela, bañan beti negu aldera berritzen zaiote beren gaitza eta pixka banaka joaten dira bigunduaz azkenik gaitzak menderatzen dituan artean biriketan eta biotzean egiten dituan ajeen bitartez.

        Izendatu ditugun katarroen medikantzaren gañean esango ditugu itz labur batzuek adierazoaz gaxoa danean sortu berria eta gordiña, asko izaten dirala sendatzeko izerdi batzuek ateratzea oiean egonaz, eta artuaz malma loreen edo garagar eta porraja loreen ur beroak; eta baita ere briaren eta toluren lamedoreak, edo karkaxak ateratzeko eta eztula biguntzeko dauden beste erremedioak, zeñak emen izendatzea guri ez dagokigun diralako medikuaren egitekoak, ikusirik zer nolakoa edo zenbaterañokoa dan sendatu bearrean argitutzen dan katarroa.

        Gure liburu onen eginkizuna kontuan edukirik eziñ esan gentzake ezer alborengo eta pulmoniyaren gañean bada nola gaitz oek biyak diran nai eta nai ez medikuaren bearrekoak, bakarrik dagokigu esatea bat eta bestea azaldu oi diranean etortzen dirala otzaren bitartez geienean, eta orduan beren sortuera izaten dala soñu aundikoa, bada azaltzen dira otzikara aundiakin, alboko miñarekiñ eta eztul karkax odoltsuakin, beartuaz onelako gaxoak bereala medikuaren laguntzaz, eta nola onek egin bear duan onelakoen jabe, ez goaz ezer esatera leku onetan izendatu ditugun gaitz bi oen gañean.

        Argibide onetan asi degun bidean segituaz dagokigu itzegitea asnasea artzeko lekuetan azaldutzen dan gaxorik gogor eta bildurgarrienaren gañean, bada berak jotzen dituanaren bukaera beti esate baterako izaten da nai eta nai ez eriotza. Esaten degun gaitz au da biriketako edo petxutikako gaitzaren izenarekin ezagutzen dana eta eduki oi dutena tisikoak deitzen diogun gaxo errukizko aek. Ez gera leku onetan asiko adierazotzen zer nolakoa dan gaitz au eta nolakoa dan bere izaera, zergatik gauza oek diran obetoago medikantzako liburuetan artarako ikasten dutenak jakiñ bearrekoak, eta gure irakurleak asko dute idukitzea kontuan berari alde egiteko ipiñi bear dituzten alderdiak, eta zer eta nola sortu litekean.

        Mediku jakintsu batek dionez, esan liteke edozeiñ gauza gorputza argaldu lezakeanak eman lezaiokeala luzatuaz badijoa asiera biriketako gaitzari, au da, sartu litekeala tisikan beti argalduaz dijoana, bada gaitz au ez da besterik ez bada biriketan azaltzen dan argaltasuna. Emendik dator izatea aiñbeste, gaitz onen azalpideak, bada gauza jakiña da modu askoren bitartez norbait argaldu litekeala. Onela bada, urdalleko edo egoslekuko eta esteetako gaitzak, zeñaren bitartez bear diña eziñ gaxoak jan lezakean indarretan egoteko, edo lan geiegiyak menderatuta, edo beargiñ txarrean ari bear dutenak nola diran arrijotzalleak, lurpeko langilleak, eta euntzako lana egiten dutenak, edo leku batean pillatuta egon bear izaten dutenak beren lantegietan, edo naigabeen bitartez edo erari gogorrak eratearen bitartez, eta itz batean, edozeiñ izendatu ditugun gauza oetakoren batzuen edo beste edozeñen bitartez badijoa argalduaz norbait pixka banaka, denbora luzatuaz dago arraxku aundian bere gaiñ biriketako gaitza azaltzeko, au da, tisikan sartutzeko. Gauza oezaz gañera eduki bear degu kontuan gaitz onetan zer ikusi aundia daukala gurasbideak, bada egia baldiñ bada iñor ez dala gaitzarekin jaiotzen, da ere egia, gaitz au daukaten gurasoen umeak naiz eta uste itxurazkoak dirala eta osasuna eta sasoi ona daukatela, askotan gertatzen da edozeiñ gauzagatik makaltzen asi eta denbora gutxien barruan lur jo eta biriketako gaitzarekin illtzea.

        Azkenik gaitz onen sortueraren gañean esaten ari geran gauzari bukaera emateko, izendatu bear degu pegatzez azaltzen diran aek, zeñak batzuetan ez jakiñagatik eta besteetan ajolagabekeriz erorten diran beiñ bañan geiagotan gaitz bildurgarri onen mendean.

        Ez da gure eginkizuna leku onetan adierazotzea zer eta nola aurreratzen duan gaitz onek bere bidean beiñ azaldu ezkeroztik, bada au izan oi da zenbaterañoko indarrarekin gaitza asitzen dan, eta zeiñ eta zer nolakoa dan gaxorik dagoana, eta zenbaterañoko moduak onek dauzkan bere buruari kontu egiteko; ez dago zer esanik askotan ikusten ditugula gaitz au eduki arren bizitzen dirala zenbait urte asko eta asko bañan beti beren buruai kontu egiñaz; eta beste alderdira, baita ere beste zenbait au eziñ egiñ lezaketealako edo gaitzak mendean bereala artu zitualako, denbora gutxi barruan beren bizia bukatzen.

        Gaitz bildurgarri oni alde egiteko egiñ bear diran gauzen gañean ez daukagu zer esanik ez bada asko degula kontuan edukitzea zeñetatik geienenbat bera sortu oi dan, oei bear diran erreparoak artzeko; eta ala, egingo ditugula alegiñ guztiak artaratzen danean norbait, ez argaltasunak beñere mendean artzeko, eta au esanarekin daukagu adierazota medikantzik onena batez ere beren, bigun samarrak diranentzat; eta pegatzez sortu ez dediñ berriz, guztiok dakite onelakoen arropa, ontzi eta botatzen dituzten zikinkeriai alde egiñ bear zaiotela, eta beste gañerazko esan bearren gañean ikusi lezake irakurleak atzeragoko argibide batean gaitz pegakorren gañean itzegiñ eta utzi deguna.

        Gelditzen zaigu orain itzegitea beste gaitz bat zer nolakoa danaren gañean, zeña naiz eta ipiñi degun guk asnasea artzeko tokietakoen artean, izan liteke ere beste edozeiñ lekutakotzat artua, bada aetako edozeñetan azaldu oi dan, esango degun bezela.

        Izendatzen da gaitz au trankazoa eta da bat batera jende askotan sortu oi dana, pegakorra eta odola usteltzen duana, bañan ez deguna esango beraren gañean gauzarik bearrenak ez bada, zergatik besterik eziñ egiñ gentzake argibide labur onetan. Gaitz onen izaera nolabaitekoa zabaltzen da gorputz guztian eta batez ere garunetan, bizkarmuñean, eta oetatik jaiotzen diran zañetan, sortuaz batzuetan buruko miñak eta nagitasun aundiak, eta besteetan ondoezak edo gerriko eta besoetako eta ankezurretako oñazeak. Aldietan, esan ditugun naigabe oezaz gañera azaldu oi dira berotasuna eta katarroa, begietako eta sudurretako jarioakin eta eztularekin, zeñak egun gutxien barruan alde egiñ oi duten: bañan onela gertatu bearrean ikusten danean gauza oek guztiak iraunez kalentura nabarmenduaz dijoala eta iristen dala berrogei edo geiago gradutara, eduki gentzake errezelo gaiztoa sortu dala beste okertasun aundien bat zeña geienetan izan oi dan pulmoniya bildurgarria.

        Esan degun modu eta antzera etortzen da beti esate baterako izendatu degun gaitz au; bañan batzuetan badaki aiñ isill eta itxuragabez azaltzen, non ez dan bear diña izaten medikurik argienen jakinduri guztia berari antz emateko; eta onela gertatzen da iñoiz azaltzen danean ondoezak egiten zaizkala gaxo dagoanari, edo izerdi aundi eta urtutzalle batzuen itxuran, edo baita ere beiñ edo beiñ ikusi degun bezela lozorroaren itxuran.

        Azkenik argibide onen asieran aditzera eman degun bezela berari bukaera emateko esan bear degu, asnasea artzeko tokietan sortu litezkean okerrak kolpez edo ebaki eta antz onetako gauzen bitartez, onelakoen bat gertatzen danean zer egiñ bear dan ez dagokigula leku onetan ipintzea, eta aurreragoko argibide batean itzegingo degula beren gañean liburu onen zekidoran ikusi liteken bezela.

        Gañerantzekoan daukagu aditzera emanik lenago, gure parajean dirala ugariak asnasea artzeko tokietako gaxoak, zergatik gure bizi leku onetan beti dauden lurra eta airea urez aseak eta bertako nekazari eta langille jendeak bizi bear izaten duan oek egiñ litzaken kalteen erreparorik gabe; eta argibide onetan itzegiñ ditugun eginkizunai bukaera emateko esan bear ditugu orain beste itz labur batzuek bertan aitortutako gaitzai alde-egiteko kontuan eduki bear diran zenbait gauza moduren gañean. Era onetan lendabiziko asiera eman bear diogu iñolaz ere esandako gaitz aei eta beren antzekoai sortuera eman oi dioten gauza aen aitormena egiñaz, eta arkitzen gera izendatu bearrean aurrenekoetan oztutzea edo esan oi dan bezela otzak pasatzea, bustitzea, izerdituta norbait dagonean erari otzak eratea, birikak indarrez geiegi beartutzea, usteldurik dauden gauzen usaiak artzea, eta beste birika barrunbean sartzen diran zenbait gauza austutakoak nola diran ikatza, arriak edo eunterietako litzak asnasean artzea: bigarren lekuan aitortuko ditugu biriketako gaitz pegakor aek, zeñai alde egiteko kontuan eduki bear dan ez luzaro onelako gaitza daukatenak egoten diran gela edo beste egon lekuetan alkarrekiñ egotea; gaxo oek botatzen dituzten zikinkeriakin ez nastutzea, eta ez oen arropa eta ontzirik berak beste iñork erabiltzea; eta azkenik lenago aitortu ditugun beste zenbait gauza puntu onen gañean itz egin degunean.

        Egin bear da ere alegiña asnasea bear dan lasaitasunarekin artzeko; eta ez gorputza gorontz, gerriko edo beste arropakiñ geiegi estutu eta edukitzeko biderik; zergatik onela ez zaio uzten bear diña zabaltzen petxuko kajari eta barruan dauden birikak ez diran bear duten aiñbat indar eta zabaltasun artzera iristen. Au bear bezela gertatu eta birikak indartzeko daukagu euskal-erri gurean txit antziñako denboretatik paraje oetan ezagutzen dan joku bat zeña dan pelota jokua eta zeñaren bitartez eta mendiko ibilleraren bitartez (geiegikorik egin gabe), daukan gure parajeetako jendeak birikak indartzeko izan litekean gauzarik egokiena; bada gorputz guztiak eta birikak lendabiziko, beartzen dira joku eta ibilli oekin egitera indar eta mugimentu modu askotakoak azken onetara iristeko.

        Azkenik, da ere txit gauza ongarria asnasea artzeko tokietako gaitzai alde egiteko eta batez ere eztul eta modu onetakoai, egunero busti-aldi bat aurre eta atze aldetik leku oei ematea ur otzarekin bañuak artuaz, edo oraindik errazagoa dana orain esatera goazen bezela.

        Asko da bakar bakarrik goizero arpegia garbitzeko denboran esku-zapiarekiñ nork berak lendabizi petxuko aurrea eta ondoren bizkarra bustitzea, eta au egiñ ondorean bereala beste zapi legor batekiñ ongi igorzitzea; bada modu onetan artzen du odolak bizitasun geiago eta indartzen dira birikak ez mellarik egiteko moduan aize otzak, eta ez eta ere bustialdi batek, non onela oituta ez dauden jende aei egiñ al izaten dioten beziñ errazki. Usariyo au da medikantza bat guztiz ongarria eta zeñaren oitura jende artean dagoan bañan geiago zabaldurik egon bear lukeana.

 

aurrekoa hurrengoa