Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007

 

 

IGAROKORRA DEN EDERTASUNA

 

Ilargia desagertzen hasia da iluntzean

bart bere osotasunean

azaldu bazitzaigun ere

harro zegoen zerua zeharkatuz

ortziko argitxoen erregina bakarra

 

zimeldurik dago orain

atzoko lore sorta ederra

zelai hari lapurtutako margoek

ihes egin digute

gurekin geratzekoak zirela

eman arren

 

gaztearen bisaia zimurtuko du bizitzak

ahultasun ezezagun baten hasiera isila

askoren ziurtasun bakarra

erruki barik ostuko duena

 

dekadentziaren prozesu geldiezina

ilargi, lore eta bisai berriak jaio daitezen

hain laburra da distira

garaiaren tontorrean

eta hain krudela

igarokorra den edertasuna.

 

Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007