Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007

 

 

URTEEK LURREAN UZTEN ZAITUZTE

 

Telebista piztu nezake

beste txotxongilo bat bilaka nazan

korrika,joan ninteke

errepideko bukaeraraino

min fisikoak barrukoa apal dezan

zoriontasun igarokor bila

jaitsi ninteke kalera

esnatu behar ez izateko

edo loak har nintzake ni izateari uzteko

loaldiko bidaiak amesgaiztora

naraman arte behintzat

baina alferrik izanen litzateke

beldur ikusezinei

aurre egiten ikasi beharko

ez dira desagertuko

urteak igaro ahala

urteak bakarrik bidaiatzen baitute

lurrean uzten zaituzte.

 

Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007