|
Porroten bilduma
GURASOAK
Ireki ezazu gelako leihoa uda sar dadin hauxe dugu asteko egun libre bakarra eta ez dugu alferrik eman behar ez egin erosketarik kanpoan bazkalduko dugu eta kale eta kantoiez osoturiko labirintua den auzo honetatik irtengo gara egunerokoa ikusi behar ez izateko aprobetxatu beharko ditugu ordu gutxi hauek inor ez baitugu aiduru inork ere ez gaitu zain libreak gara goiz hau bezalakoa kotxez aldenduko gara hiritik leihatilak beheraino jaitsita haizeak gaztaroko abestiak gogoraraz diezazkigun bion hondartzaraino joango gara elkarrekin eusten digun zinak hantxe bertan dirauela egiaztatzeko.
Porroten bilduma |