Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007

 

 

EZBERDINAK EZ GARELAKOAN

 

Tokitan elkartuko gara

aitzinean egiten genuen legez

urrun izan beharko da

betiko topalekuak jada existitzen ez direlako

eta bestela, elkarri gogoraraziko genioke

inoiz ez garela izango behin izan ginenok

hau dela eta urruntasuna behar dugu

gaur apurtuta dauden atzoko loturak

ahalik eta azkarren ordezkatzeko

etorkizunak ibilbideak biderkatu dizkigu

bakarrak ez garela izan ziurta diezadakezu

eta hauxe izan daiteke gure azken aukera

besteak bezalakoak ez garela probatzeko.

 

Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007