|
Porroten bilduma
ESKAILERETAN JESARRITA
Itxaron ohi nizun eskaileretan jesarrita zurekin gogoratu naiz gaur arratsaldez une batez niregana etorriz ikusi zaitut nire begirada lausoan orbana baitzinan nik beti ez ikusiarena egiten nuen nire alboan izan baino lehen gauza ez nintzelako zure soari eusteko musukatu aurretik gogoratu dut eskailera horietan jesarrita nire barkamena espero zenuela oraindik ere ez dakit zuri barkatzea benetan aukerarik zailena zenentz ez ote nintzen ni preso zegoen bakarra librea zen norbait bahitzen saiatzean?
Porroten bilduma |