|
Porroten bilduma
NAHIAK ZIKINDURIK
Bizitza astiro igarotzen zen hamasei urterekin neskak joan ziren goiz hartan arratsalderako gutariko inor ez zen geratuko urtebete pasatu behar zen beharbada denok elkartzeko berriz ere gauza gehiegi gertatu behar ziren hurrengo hamabi hilabeteetan eta ez nuen bizitzeko gogorik inork ez zuen ezer esaten lehenaldiz denok entzuten zidaten denontzako egun zaila izan zen baina nik izan ezik laster gaindituko zuten nahiak zikinduta zegoen bakarra neu nintzelako.
Porroten bilduma |