|
Porroten bilduma
ARGIARI SINISTU NAHI
Gurasoek elkar maite ote duten gauero galdetzen diozu sabaiari zure ardura ez dela erantzuten dizu abiapuntua ibilbide baten garrantzitsuena ez dela ulertu nahi zenuke baina bidea hutsik duzu eta amildegia baino ez dago aldeetan kate malgua nahiko zenuke zerbait galdu behar duzula irabazi ahal izateko sinistu nahi ez duzulako itxaropenak ziria sartzen dizu egunero egunero eguzki berria baitakar eta zuk, sinistu egin nahi diozu argiari noizbait eten ez egiteko.
Porroten bilduma |