Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007

 

 

TRENAK JOANAK DIRA

 

Tren gehiagorik ez da egongo

azken geltokia ere urrunduz doa

gidoiaren paper guztiak banatuta daude

leihatilan sarrera gehiagorik ez dago salgai

ustekabeak agortu dira

aldaketak ez dira izango dagoeneko

orain arte bildutakoarekin bizirauteari

   ekin behar,

ulertu izan dut azkenean

urteek eraikitako harresiaren aurka talka

   egin ondoren

zoriontasuna ez da beharrezkoa

zoriontasun bilaketak nahigabea dakar

hobe da ezin gal daitekeenari eustea

noizbehinka pixka bat atonduz,

merezi duela esan ahal izateko.

 

Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007