|
Porroten bilduma
ESALDI GALDUAK
Zenbat esaldi geratu dira libre? zenbat lerro erreko dira airean? ideiek ihes egiten dute buruan preso egon arren zorizko zubi elektrikoetan sakabanatzen dira tranpez beterik dagoen burmuinean eskuak geldoak dira barneko gudaren itzulpen eskasa dira hitzak ezindua, gutxitua, dena doa lur biziak harresia apurtu du ez du inor behean harrapatuko bidaia hau ere bakarrik egitea erabaki nuen.
Porroten bilduma |