Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007

 

 

BIDE BAKARREKO GURUTZEAN

 

Postuak aukeratuak dira

eta galdutzat eman naute

banekien bakarrik egingo nuela bidaia

bidegurutzean gelditu nintzenean

aukeratzeko zerbaiten aiduru

bide bakarra nahiago nukeen

aukeratzera ez bainintzen ausartu

gainontzekoa galtzeko beldurragatik

baina ezin dut jasan

norabide bakarra jarraitu behar izana,

ezin dut jasan

hain urrun dagoen amaiera ezagutu izana.

 

Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007