|
Porroten bilduma
TXIKITAN ESANA EZ NINTZENA
Txikitan esan zidaten haserretzen den olagarroa zela gaua, triste dagoen hodeia zela euria, itzuli nahi ez duzun leku zoragarria heriotza, harkaitzetan bizi den gizona oihartzuna, inoiz ez zidaten esan txikitan maitemina zer zen eta ez nuen jakin behar izan zu estreinakoz ikusi arte.
Porroten bilduma |