|
Hunik arrats artean
HAR ZAZUTE EPILOGOTZAT
Gizon eroria etorri zait
bizitzaren beheko aldetik,
heriotza loretzen, martxotzen den ganbaratik.
Bai, bai, bai...
Noski, ba!
Bertze batean.
Bihar goizean?
Zai, zai, zai gelditu gera biok;
Noiz erorko naiz ni.
Edo —eta berdin dio—
gizon eroria noiz jeikiko ote da.
Primo agitur de ente;
deinde et principaliter, de essentia.
Ba goaz
—ba al goaz?—
eta goazen betiko.
Hemen al zaude?
Noiz lapurtu dituzu
bizitzaren San Tomasak?
Nolatan zurituko dut
bezten ari naizen paper hau?
Eta
borobil,
borobil,
borobil,
—Oteizaren arrautza ez, noski—
eta
borobil,
borobil,
borobil,
gaia berri bat asmatu dut estetikarako. James Joyce
hil zen bainan «muskiren orlegia irlandatarren pin-
turarako» utzi ondoren. Nik, «eta borobil, borobil,
borobil» euskaldunen tristezirako.
Asteko egunak
eguneko asteak bihurtu dira.
Eta eguneko astearen orduak,
orduko egunaren asteak...
Eta orduaren eguneko astearen minutuak...
Suspensioko puntuetan gelditu dira minutuak. Segun-
doen zai, alegia.
«Muchas mujeres tienen hijos, y las mujeres que
tienen hijos están contentas» esaten du Aurora de
Albornoz-ek. Minutuekin gertatu ohi den antzera.
Minutu askok segundoak dituzte eta kontent daude
segundoak izaten dituzten minutoak.
Eta bitartean, Euskalerrian,
izenik gabeko etxe batean,
lau mila euskaldun
—nekazari eta politiko—
lau mila goseti
Euskalerrian
izenik gabeko gose betean.
Lehendabiziko irtenbidea;
bigarren aukera;
hamargarren lehendabiziko irtenbidea.
Estratejia da dena.
Herria bere onetik atera zen eta «erotu behar ba-
duk, bakarrik erotu» —deadar— «bainan ez ahale-
gindu segundoei hire bai-ezak ematen». Ni, lasai,
ez nintzen beldurtu nere herriak, desperantzaz era-
ginda, ordularia lurrera jaurti eta apurtu zuenean.
Beste berri bat egin nuen eta...
...goitik behera,
mahastiak herri aldera
tokirik ez dutenean,
itxaropenak, malko-hur bihurturik,
bakea ukatzen duenean...
...goitik behera
herri baten dohainak,
hur behera
ahaztu ezin diren ekaitzak...
...goitik behera
indarrik gabeko abestiak,
txalotzen diren bularrak;
beldurrarekin batera sortu da
gure herriaren eraztuna...
...goitik behera,
alde batetik bestera,
lokatzetan dagoen gurasotza...
goitik behera...
... askatasunera.
Hunik arrats artean |