ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

AGUR!

 

Agur Euskadi, euskaditarren

argia!

Gora, jeikitzen hasi zeraden

euzkia!

 

Ujui! ujujui! Badatorrela

eguna.

Hauxen bai poza, hauxen bai dela

zoruna.

 

Ilunpetatik ortzi aldera

dihoa

herrietatik bertan kentzera

lainoa.

 

Gauean geunden biderik gabe

galduak,

ta ilundurikan tamalez gure

goguak.

 

Hontzak honela urubi-ulu

zegigun:

Jun gera gu jun, guk egin dugu

hil ta jun.

 

Zorigaiztoko hil-hotsa bera

bai, arren!

Geroztik ez zen oihu bat ere

entzuten.

 

Aberria hil ta ez zen irrintzi

zantzorik;

ludi guztia jarri zan aurki

isilik.

 

Herri maitea, Euskadi kutun

gaixua,

zein ituna zan hontzak zegizun

ulua!

 

Bainan argia piztutzen dari,

begira!

Euzki gartsua badator sarri

ludira.

 

Itxar-itxartu, eusko zoliak,

lehenbailehen;

zabal-zabaldu zuen begiak

bertantxen.

 

Argia dator Egunabarra

ba dager,

orain ez dugu, ene euskotarra,

gaitz-ezer.

 

Jeiki ta atera Aberri hori

lurpetik;

zutitu eta gainera jarri

burutsik.

 

Ta agur dagigun bero suzkua

didarka;

ta hasi gaitezen eiten oihua

indarka.

 

Gora izparringi euskaditarren

argia!

Aupa, jeikitzen ari zeraden

euzkia!

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)