ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

GURENDA

 

Heriotzean, i-ia hila eusko herria zegoen

dena galdua zegon gaixoa Sabin etorri baino lehen.

 

Azken asnasak egiten eta osagilerik inon ez...

Euskadi-seme guztiak zeuden Euskadigatik negarrez.

 

Badihoala Euskadi Ama! Hiltzen zaigula gaixoa!...

Malko-malkoka, negar-negarka, horrela ari zan euskoa.

 

Bainon azkenez Goiko Jabeak bidaltzen digu Arana,

ta Arana Goiri Sabin haundia etortzen zaigu gugana.

 

Geroztik, ene!, zer atsegina! Zein itxaropen argia

ikusirikan sendatzen dela euskotarraren herria!

 

Surge et ambula! Jeiki eta aurrera! Sabinek oihu eginik

Denak aurrera! Aupa guztiok! Aurrera! dio Euskadik.

 

Hara non diran, hara askatasun eguzkiaren izpiak...

Erne, mutilak! Jarri lehenbailehen zabal-zabalik begiak.

 

Gaua igarota, minak utzita, zutik, Aberri kuttuna;

badabil bizkor, badator laster... Gora askatasun eguna!

 

Beira, arabarrak, naparrak, beira argia argitzen zein arin!

beira zubero-lapurditarrak gipuzko-bizkaitarrakin!

 

Hara basotik irten Herria!... Egin, ba, denak oihua:

Gora Euskadi! Egin, bai, egin deiadar eta zantzua.

 

Indar-indarrez bete-beterik igotzen zaigu, begira!

Igotzen zaigu Euskadi zaharra Aralarreko mendira.

 

Mikel donea, Mikel donea! Eman zaiozu ezpata!

Eusko Herria zure ondora hortarainoxe joan da-ta.

 

Sabin haundia, Sabin haundia! Berpiztu duzu Abenda;

Eusko-semeak, eusko-semeak! Oihuaz esan: GURENDA!

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)