ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

ERNE!

 

Esaiezu agudo, abertzale hori,

esaiezu lehenbailehen euskotar orori

 

euskeraren etsaiak erruz dabiltzela

ito nahiez euskera ahal duten bezela.

 

Bai direla Aberrian areio zorrotzak,

batzuak... besteak arrotzak.

 

Ari dira lanean herri guztietan

ari dira saiatzen asmo beltz horretan.

 

Gaizto gorri denentzat hori da arazoa

baita on askorentzat, ene Jaungoikoa!

 

Esaiezu oihuka, euskotar zintzoa,

onak eta doilorrak daukaten asmoa.

 

Erdera jaso eta euskera zapaldu,

erdeltzaleak hori besterik nahi ez du.

 

Beraz euskeltzaleak jo beza zantzoa,

asper dezantzat ETSAI ONA ALA GAIZTOA.

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)