ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

EUSKERAREN HERIOTZA

 

Nik maite nuen kuttuna,

nere atsegin-zoruna,

ibili bai eta bai egon,

ez dut aurkitzen in-inon:

bilaka beti bainabil,

baina da agian nonbait hil.

 

Ibai ertzetan galdetzen

dut ia ote dan hemen:

batzutan dagit oihua,

bestetan, berriz, ulua.

Maitea, diot, non habil?

Baina da noski nonbait hil.

 

Mendi barrenen sarturik,

non ez hagokek? dasat nik;

eta dantzut hartz arrama

esaten neri: hazama!

Otsoak ere dasa: hoa!

Agian hil da gaixoa.

 

Baso-oihaneko zuhaitzak

pago zardaiak ta haritzak:

enbor ondotan enetxu

ez al zaizute jarkitu?

Ez al dek jarri egun oro

itzal-azpian naroro?

 

Ibar hegiak, arroak,

harrobitako zuloak,

harana, murumendiak,

nonbait aldeko tokiak!

Ez al dizkik laztan-ederrak

ikertu zuen bazterrak?

 

Joare ozen, zolia

txadon buruan jarria,

zergatik hago geldirik?

Zergatik isil-isilik?

Hil bada jo zak hileta

min ta negarrez beteta.

 

Joare txadon gaingoa

gaixoen lagun zintzoa

hil dek! Halare hago isil

doibazkatuta zaiguk hil

hil gure euskera gaxoa

euskera garbi txairoa.

 

Arerioak edonun

barrezka dariz gautegun.

Zeietan etsai zorrotzak,

txadonan ere arrotzak.

Bakar-bakarrik nik negar,

Euskera, higatik ein behar!

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)