ABESTI EUSKOTAR BATZUK
ARGIA!
Hara, hara argia! Badator euzkia. Argi berri, Argi zaharra. Jeiki, jeiki, euskotarra! Begira mendiak sutan sutuak, sutan Euskadi guztia, ilunpetatik igo dalako gure asaben euzkia.
Hara, hara euzkia! Argitu dira uri-baserri eta alde guztiko saihetsak, egundu eta egin ihesi etsai, lapur ta gau beltzak.
Hara, hara euzkia! Jeiki, jeiki, euskotarra!
Gora, gora Lege-Zaharra! Aupa, mutilak! azkar zintzo igo eta igo malda gora.
Ez beldurtu; jo zantzoak: Jaup! Euskoak su-lanbora. Su-lanbo eta gar artean bat-batean sartu gaitez: Gain horietan horra argia eta Aberria su eta garrez.
Agur, agur, euzkia!! Ikasi, abestu, zabaldu... GORA, GORA, ABERRIA!
ABESTI EUSKOTAR BATZUK |