ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

JOAN ZAN!

 

Joan zan Sabin Arana,

joan zan Jaunarengana.

Ene Aberri maite, kutun, bihotzekoa

orain Erkaba gabe, zein zori gaiztoa

zein zori gaiztoa!

 

Hostoak erori dira

lurrerantz biraka bira:

Aberri kutun ene, galdurik euskera,

zer izango gera?

 

Hosto guztiak orbeldu...

Zuhaitz adarrak ihartu...

Orbel eta zuhaitzak sargoriz hil dira:

Euskadi hego-gaitzak darama hobira

darama hobira.

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)