ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

URRETXINDORRA

 

Urretxindor txoria isilduta dago

ez du txio ederrik egingo gehiago:

udazken ta negua bai datortzelako

bertan baitihoa iheska gaixua.

 

Hotza Euskadin eta gau arrats ilunak

baita gaitzez galdurik herri euskeldunak...

Isildu behar txio zoli eta leunak

ezin ari beraz txiotan inolaz.

 

Aienatzen ez bada negu beltz gogorra

ez da inoiz bihurtuko gure urretxindorra:

urrutirantz joan eta urrutin hilko da

hilko da atzerrian nahigabe minpean.

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)